Dokumentuaren akzioak
“Ölelés”, Sandor Márai idazlearen obran oinarrituriko dantza
“Pieza honek aspaldiko lagun biren arteko berraurkitzea erakusten digu, berrogei urtez elkarrengandik urrunduta egon ostean, bai fisikoki bai espiritualki, eta umetan elkarren anaiak balira bezala izan ostean… Orain elkartu egiten dira, iraganeko liskar bat konpontzeko, elkarrengandik urrundu zituen liskar hura. Eta behartuta daude beraien mamuei aurre egitera, azkenekoz”.
Lan honek hainbat sari jaso ditu dantzaren munduan. Clara van Goolen zuzendaritzapean 2011n egin ziren zinemarako lanak ere sari asko jaso zituen, eta haien artean honako hauek daude: Laburmetraiarik Onena Sitgeseko Noves Visions atalean 2011an (Kataluniako nazioarteko fantasia-zine jaialdia), Arte-laburmetraiarik Onena Gironako zinema jaialdian 2012an, eta finalista Laburmetraiarik Onena sarian Acadèmia del Cinema
Titulua nondik datorren argitzeko Sandor Márai egilearen hitzak hartuko ditugu: «Bitxia da, baina hungarieraz, bi hitz hauek, ölés (hilketa) eta ölelés (musu), elkarren antz handia daukate eta erro berekoak dira...»
Denborak ez duelako ezer osatzen
 ekintza batzuk ezin direlako konpondu
 gizakia animalia delako
 maitatuaren galerak tximistak bezala suntsitzen zaituelako
 maitasuna jatorritzat dugulako
 istorio bakoitzak haziaz eta odolaz idazten delako
 arima zahartzen den azkena delako
 desioak bultzatzen gaituelako
 denborak dena uzten duelako agerian... onena zein txarrena. (Sandor Márai)

Dokumentuaren akzioak
    
  
 
