Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka “Loraldia Plaza Zaratamo-Arrigorriaga” ekimenaren hirugarren edizioa

Dokumentuaren akzioak

“Loraldia Plaza Zaratamo-Arrigorriaga” ekimenaren hirugarren edizioa

Komunikabidea
Nontzeberri
Tokia
Zaratamo, Arrigorriaga
Mota
Albistea
Data
2024/10/21
Lotura
Nontzeberri

Loraldia Plaza Zaratamo-Arrigorriaga ekimenak euskarazko kultur garaikidearen proposamen berrienak aurkeztuko ditu urriaren 18tik 27ra bitartean. Makina bat sortzaile  agertuko dira bertan, hala nola Maite Larburu, Jon Maia, Andoni Mutiloa, Maddi Oihenart, edo Mitxel Etxekopar, eta horiei bi herrietako sortzaileak ere gehituko zaizkie.

Aurtengo edizioan estilo ezberdineko musika eta dantza proposamenak, kabareta, poesia, literatura eta dastaketa bat ere bilduko dira zazpi egunetako programazioaren barruan.

Zaratamon abitu zen ekimena joan den asteburuan. Urriaren 18an, Maite Larburuk eta bere musikariek Krak lana aurkeztu zuten. Eta hurrengo egunean, urriaren 19an, Jon Maiak emanaldi berezi bat eskaini zuen Arkotxako eleizan, Gorka Hermosa eta Pello Ramirez musikariekin batera.

Aste honetan Arrigorriagan izango da Loraldia Plazaren deialdia. Urriaren 23an Karlos Aretxabaletak idatzitako Izarrak eta Haitzak liburua abiapuntu, diziplina anitzeko ekinaldi bat plazaratuko da: Izar eta haitz artean.
Urriaren 24an dantza garaikidea izango da protagonista Abusuko Kultur Zentroan. Haatik dantza konpainiak Lau eme lana eskainiko du. Emakume erdigunean jartzen duen dantza ikuskizuna da.
Ostiralean Lonbo aretoan musika emanaldi berezia izango da: Xiberoa kantuz loraturik. Bertan Maddi Oihenart, Beñat Achiary, Ihitz Iriart, Julen Achiary eta Mixel Etxekopar sortzaileek hartuko dute parte.

Urriaren 26an, larunbatarekin, hitzordu bikoitza antolatu da. Andoni Mutiloak Nire fantasia kabareta aurkeztuko du. Eta horren ondoren, Arrigorriagako Udaletxeko Plazan Kresala dantza taldeak Aztarnak. Mihise gaineko dantza koreografia eskainiko du.
Urriaren 27an, Loraldia Plaza Zaratamo Arrigorriaga jaialdiko azken txanpa izango da. Egun horretan, Unai Elorriagak eta Josu Aurrekoetxeak Odola kantari. Euskal kantugintzaren Tregepedia lana egingo dute. Sortzaile biak arituko dira hainbat testuak aztertzen eta kantatzen. Eta ondoren, Biba ardoak ardo dastaketarekin agur esango diote aurtengo Loraldia Plazaren edizioari.

Dokumentuaren akzioak