Anouar Merabet (Martil, Maroko, 1991) vogue dan-tzaria da. Voguea dantza bat baino gehiago dela eta hizkuntza bat dela azaldu du Merabetek. Hain justu, bideoen bidez ezagutu zuen voguea, eta dantzarekiko interesaren aurrean, Parisko Le Carreau du Templera joateko erabakia hartu zuen, House of Ninjak eskaintzen zituen klaseak jasotzekotan. Bertan hasi zen Merabeten eta voguearen arteko harremana. Bueltan, Kiki House of Annunaki etxea sortu zuen Iruñean, Euskal Herriko bakarra. Izan ere, vogue dantza familia moduko batean egiten dute, eta “etxe” hori dute beraien egitura. Hain justu, Iruñeako etxe horretako ama da Merabet bera.
Zer da zehazki ‘vogue’-a?
60ko hamarkadan jaio zen, New Yorkeko Harlem auzoan. Trans arrazializatuek, beltzek eta latindarrek sortu zuten. Vogue hitza Vogue aldizkariatik dator. Ballroom komunitatearen barne aurkitu daitekeen dantza bat da. Vogueak bost elementu ditu: hands performance -istorioak eskuen bidez kontatzea-, cat walk- katu bat bezala ibiltzea-, duck walk -ahate bat bezala dantzatzea-, floor performance-lurreko arte ekintza- eta spin and dip -bira eman eta eror-tzea-. Voguea ere vogue femme bazala ezagutzen da; hau da, feminitatearen goraipamen bat da.
Euskal Herrian komunitaterik ez zegoenez, Parisera joan zinen ikastera, eta bertatik bueltan, ‘Kiki House of Anunnaki’ etxea sortu zenuen Iruñean.
Hasieran ez neukan kiki house moduko etxerik sortzeko asmorik, baina kaleko pertsona militantea izanik, komunitate honen inguruan ikasteko interesa sortu zitzaidan, gizarte normatibotik at dauden identitateak baitira. Horrek espazio txiki bat zabaltzeko indarra eman zidan, kultura sustatzeko.
Zein ezberdintasun dago ‘vogue’-aren eta beste dantzen artean?
Voguea, berez, ez da dantza bat, hizkuntza bat da; hortaz, dantzatzen ari garenean hitz egiten ari gara, eta voguea dantzatzen duten pertsonak soilik dira hizkuntza hau uler dezaketenak. Voguea ez da koreografia batetik sortzen, baizik eta hizkuntza indibidualetik, bakoitzak kontatzeko gauza bat baitu, modu batera edo bestera. Gainera, kontuan hartu beharra dago soilik LGBTIQ+ kolektiboaren-tzako dantza bat dela. Zaila da voguea akademia batean ikastea, nik horrela ikasi nuen arren. Akademia batean dantzatu dezakezu, baina ez baduzu klase horietatik kanpora eramaten, ez duzu ballroom-era eramaten, eta, zentzuzkoena, bertan dantzatzea da, bestela arimarik gabeko dantza bat izango litzateke: hizkuntzarik gabea, zergatirik gabea, ez luke ezer helaraziko eta hori da, zehazki, helburua.
Orduan, zure “etxean”, nork praktikatu dezake ‘vogue’-a?
Edozein pertsona eta identitateentzako irekia dagoen espazioa da Kiki House of Annunaki. Hala ere, kodigo batzuk eta historia bat duen komunitatea dela kontuan hartu behar da. Trans pertsona arrazializatuek, beltzek eta latindarrek sortu zuten voguea eta garrantzitsua da oinarrizko ezagutza hori edukitzea. Edonork dantzatu dezake, baina pertsonak errespetatu behar dira: ezin zara sartu pentsamendu misogino, arrazista edo LGBTIfobikoarekin. Hau da, pertsona heterosexual batek aske dantzatu dezake esandako barne-lan guztia eginda badauka.
Hortaz, ‘vogue’-a inprobisazioan oinarritzen dela esango zenuke?
Hori pertsonaren araberakoa da. Ba-tzuk dantza garaikidetik edo klasikotik datoz; hau da, dantzaren inguruan ideiaren bat dutenak, baina beste ba-tzuk ez. Zerbait prestatu dezakezu, baina, orokorrean, inprobisazio dan-tza bat da, sentitzekoa.
Zer ematen dizuete ‘vogue’-ak dantzarioi?
Asko ahalduntzen gaitu, eta hori oso azkar nabaritzen da nork bere buruarengan hartzen duen konfiantzan. Bestetik, dantzari eskaintzen diozun iraunkortasunak eta dedikazioak ere asko laguntzen du. Badira momentu txarrean dauden pertsonak, edo trantsizio edo identitate nahasmen une batean daudenak, eta horiei dan-tzak asko laguntzen die. Horrez gain, osasuntsu eta atletiko mantentzen laguntzen zaitu, beti dantzan ari garelako. Gainera, ezarritako kanonetatik askatzen ere laguntzen du; izan ere, ballroom-en geroz eta denbora gehiago ibili, orduan eta segurtasun handiagoa lortzen duzu zure buruarengan: ez zaizu axola zer esango duten edo zugan zer pentsatuko duten.
Nolako harrera eduki du ‘vogue’-ak Euskal Herrian?
Denbora gutxi daramagu, lauzpabost urte. Pixkanaka Donostian eszena txiki bat sortzen ari gara eta orain Gasteizera eta Bilbora zabaltzen ere saia-tzen ari naiz. Jendeak eszeptiko samar jarraitzen du vogueak dakarren kultura eta ballroom-ak dituen dinamikak ikasterako orduan. Gorputzaren errepresioa dago oraindik. Horregatik, dantzatzen dugunean, oraindik ere publikoa harritu egiten dela uste dut, ezarritako kanonak apur bat hausten ditugulako. Hala ere, zirrara eragiten duela nabari dut: jendeak voguea atsegin du eta oso ondo pasa-tzen du. Hain gorputz ezberdin eta disidenteak ikustea gustatzen zaie.
Noiz eta non egiten dituzue ikuskizunak?
Oraingoz, ikuskizunak Donostian, Bilbon, Gasteizen, Madrilen, Malagan eta Bartzelonan eskaini izan ditugu. Adibidez, duela egun batzuk Donostian egon nintzen, Tabakaleran eta Dabadaban. Hala ere, ikuskizunak Espainiara zabaltzea gustatuko litzaidake, orain Euskal Herrian buru-belarri egon arren. Lotura bat sortzea gustatuko litzaidake; alegia, LGBTQI+ komunitatearen elkargune bat edukitzea.