Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka “Dantza eginez plazak betetzea, gure kultura zaintzea eta honen alde egitea oso polita da”

Dokumentuaren akzioak

“Dantza eginez plazak betetzea, gure kultura zaintzea eta honen alde egitea oso polita da”

luntze dantza taldeko kideek ezustean jaso zuten Traña-Matienako jai batzordeak urtero ematen duen saria. 37 urtez euskal kulturaren, herriaren eta euskararen alde egindako lanagatik saritu dute Iluntze. Bihar jaietako urteroko saioa egingo du dantza taldeak.
Egilea
Maialen Zuazubiskar
Komunikabidea
Anboto
Mota
Albistea
Data
2019/05/03
Lotura
Anboto

“Dantza eginez plazak betetzea, gure kultura zaintzea eta honen alde egitea oso polita da”

Saria sorpresaz hartu zenuten ala bazenuten zerbaiten susmoa?
Aimar Perez: Sorpresa erabatekoa izan zen, itzela. Urtero egiten dugu dantza Donien Atxa altxatu aurretik, eta umeek egin beharreko dantzak prestatzen genbiltzala, sarituak geu ginela entzun genuen. 
Itxaso Urkia: Dantza taldeko batzuk elkarregaz egon ginen jaien hasierako ekitaldia ikusten, eta aurten saria jaietan parte hartzen duen eta gure kultura bultzatzen duen talde batentzat izango zela esan zutenean, izerditan hasi ginen. Oso polita izan zen.

San Prudentzio jaietan eta herritarren aurrean sari hau jasotzeak zer suposatzen du Iluntzerentzat?
A.P.: Ilusio handia, Donien Atxaren egunean herritarren aurrean errekonozimendu bat egin digute eta.
I.U.: Urte askotan egindako lana saritu dute, eta horrek lanean jarraitzeko gogoa ematen dizu.

Taldeko gaztetxoek Agurra dantzatu zizueten taldeko arduradunei.
I.U.: Umetxotatik dabiltza gugaz,  eta Agurra dantzatu zigutenean ilea tente jarri ziguten.

1982an sortu zen dantza taldea, Traña-Matienan. Nola dago taldea?
A.P.: Mutilen taldea eskastxo daukagu, justu-justu egiten dugu zortziko taldea. Hori dela eta, beste talde batzuetan egin duten lez, neskei Dantzari dantza erakustekotan gabiltza.
I.U.: Nesken kasuan, oraingoz ez daukagu arazo hori. Hala ere, garrantzitsua da dantzari gazteak etortzea. Horregatik, gure taldera batzeko deia egiten diegu herriko gazteei, mutilei batez ere. Dantza eginez plazak betetzea, gure kultura zaintzea eta honen alde egitea oso polita da.

Kulturaren, euskararen eta herriaren alde lan handia egiten duen taldea zarete.
A.P.: Iluntzeren helburua euskal kultura eta euskara bultzatzea da, besteak beste. Horregatik, hainbat ekintza antolatu eta beste hainbatetan parte hartzen dugu. Esaterako, Umeen Dantzari Eguna antolatzen dugu eta herriko jaietan parte hartzen dugu. Euskararen alde korrika ere egiten dugu.

Dokumentuaren akzioak