Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka “Baserritarrez janztea ez da mozorrotzea”

Dokumentuaren akzioak

“Baserritarrez janztea ez da mozorrotzea”

Ane Albisu (Ekin Emakumeen ekitaldian):

Egilea
Gontzal Landa Herbias
Komunikabidea
Mondraberri
Mota
Albistea
Data
2011/11/24
Lotura
Mondraberri

Ekin Emakumeek antolatuta, atzo arratsaldean ekitaldi bat burutu zen, goiburu honekin: “Emakumearen jantzi eta janzkera tradizionalak azken 100 urteetan, atontzearen garrantzia: tailer teoriko-praktikoa".

Kulturateko areto nagusian ospatu zen, eta Ekin Emakumeak elkarteko Tamara Perezek egin zuen aurkezpena.

Ane Albisu Iriartek eman zuen tailerra, Ikerfolk elkarteko kide, Atondu ekimenaren barruan. Azpimarratzekoa da talde horretako zuzendaria Juan Antonio Urbeltz dela.

Ekitaldiak bi helburu nagusi izan zituen:

- Baserri jantziaren jatorria eta XX. mendeko bilakaera jakitera ematea 

- Gaur egungo joerak aztertzea

Ane Albisuri galdetu izan diote ea ze iritzi duen jai batzuetan (Santamasetan adibidez) ikusten diren baserritar janzkeren inguruan.

Ez da janzkera tradizional bat derrigorrez jarraitu behar. Ez da dogmatikoki jarraitu behar. Aztertu behar da zergatik jende bat horrela janzten den”.

Ildo horretan gehitu zuen “inportanteagoa” dela “nola jantzi, zer jantzi baino”. Arrasaten Bixente Pagoagak ezagutza handiak ditu gai horretaz.

Horregatik, Ikerfolkek bere ezagutzak eskatu zizkion iaz. “Arazo larriena da tradizionalki janzteko ezagutza galduz doala”.

595.Jantzi.Tradiz.Ikus-entz (id: 9199731)

Tradizioari buruz, Ane Albisuk zera nabarmendu zuen: Tradizioa da urtez urte berritzen doana. Hau da, tradizioa da baldin eta berritzen badoa”.

Adibidez, “Maritxu Kajoi ez da ospakizun zahar bat, baina tradizio bat da eta berrituz doa”.

Denboran atzera eginez, Ane Albisuk azaldu zuen lehen pertsonaren arropa zuzenki erlazionatuta zegoela norberaren lanbidearekin.

Jantzi tradizionalek garapen bat izan zuten XIX. mendearen bukaeran, Sabino Aranaren eraginez, baserritik industriara langile asko igaro zirelako,…

Hiriek indarra hartu zuten, “modak indartzen hasi ziren, eta ondorioz, orain direla 100 urte, euskal jaiak ospatzen hasi zirenean kaletarrak baserrira joaten ziren jantzi tradizional eske”.

60. hamarkadan beste inflexio puntu bat eman zen: ETAren sorrera, Ikastolen sorrea, orduko kantagintza berria,…

Gaur egun eskualde bakoitzak ez du janzkera propiorik, salbuespenak salbuespen, Piriniotako bailara batzuk (Aezkoa, Erronkari,…) eta Bizkaiko Arratia.

595.Jantzi.Tradiz.Orokor (id: 9170895)


Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2011-ko azaroak 24, osteguna

Dokumentuaren akzioak