Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka ‘Ur bizitan’: Gizapiztion erretratu oholtzaratua

Dokumentuaren akzioak

‘Ur bizitan’: Gizapiztion erretratu oholtzaratua

Egilea
Gaarazi Castaño
Komunikabidea
Naiz
Mota
Elkarrizketa
Data
2022/11/03
Lotura
Naiz

‘Ur bizitan’ emanaldia Tolosan

Haatik konpainiak hamar urte bete ditu. Euskal dantza tradizionala eta garaikidea uztartuz eta beste arte disziplinetatik edanez sortzen dituzte haien lanak. Azken hilabetetan ‘Ur bizitan’ ikuskizuna aurkezten ari dira; larunbatean Donostiako Gazteszenan ikusteko aukera izango da.

Audio_placeholder

‘Ur bizitan’: Gizapiztion erretratu oholtzaratua

Ekonomia jasangarriaren aldeko alegoria bat da ‘Ur bizitan’. Donostiako Martutene auzoko baserritar familia baten istorioa da abiapuntua, baina hori baino gehiago ere bada. Geure ingurunearekin eta naturarekin dugun harremanaren eta jarreraren inguruko hausnarketak oholtzaratzen dituen dituen emanaldia da. Aiert Beobideri esker Haatik konpainiaren eta antzezlanaren ertzak ezagutu ditugu KulturHaria saioan.

Disziplina anitzeko lana da ‘Ur bizitan’. Oholtza gainean bost dantzari eta hiru musikari ikusiko ditugu. Hiru ekitalditan antolatuta dago: ‘Norbera eraiki’, ‘Eraikia deseraiki’ eta ‘Gorputzaren jabetza’. Dantza, zuzeneko musika eta hitza uztarturik.

Aiert Beobide bera arduratu da emanaldiko mugimendua zuzentzeaz. Gidoia Koldo Izagirre idazleak ondu du, Donostiarrak ondo ezagutzen du Urumea ibaiko ertzeetan gertatutakoa. Dantzarako idatzi duen lehen gidoia izan da eta dantzariei gorputza ez ezik, ahotsa ere lantzeko erronka jarri die. Olatz Beobide arduratu da Irati Sorondo, Jon Arsuaga, Amaiur Luluaga, Libe Sukia, Iñigo Etxeberria, Nagore Zabala eta Leire Romero dantzariekin hitzaren lanketa egiteaz. Iñaki Diéguez, Javier Perez de Azpeitia eta Manu Gaigne musikarien zuzendaritzapean Pascal Gaigne izan da.

Sorkuntza lan luzea izan da. 2020ko itxialdian egosi ziren emanaldiaren lehen ideiak eta bi urteren ostean emaitza publikoaren aurrean aurkezten ari dira. Prozesu osoan zehar bildutako irudiak eta artxiboa baliatuz ‘Ur mehea’ dokumentala sortu dute. Aurreko urteko Durangoko Azokan aurkeztu zuten pieza.

Dokumentuaren akzioak