Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka ‘Parranda’ baten unibertsaltasuna, Eskozian

Dokumentuaren akzioak

‘Parranda’ baten unibertsaltasuna, Eskozian

Tio Teronen Semeak dantza taldeak Edinburgoko Fringe jaialdian parte hartu zuen atzo, ‘Scotland goes basque’ ekimenak bultzatutako programaren baitan.
Egilea
Harri Fernández
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Mota
Albistea
Data
2019/08/08
Lotura
Noticias de Gipuzkoa
Tio Teronen Semeak dantza taldeak Edinburgoko Royale Mile merkatuko agertokian aurkeztu zuen atzo ‘FreshCool’ ikuskizuna. Argazkiak: Juan Dopico/Etxepare Euskal InstitutuaEditar

Tio Teronen Semeak dantza taldeak Edinburgoko Royale Mile merkatuko agertokian aurkeztu zuen atzo ‘FreshCool’ ikuskizuna. Argazkiak: Juan Dopico/Etxepare Euskal Institutua

Umorea, poteoa, ligatzeko ahaleginak, apustuak, eztabaidak, adiskidetasuna… Parranda bat, azken batean, baina dantzaren eskutik. Etxepare Institutuaren Scotland Goes Basque ekimenaren baitan, Tio Teronen Semeak dantza konpainiak FreshCool lana aurkeztu zuen atzo Edinburgon (Eskozia). Datozen bi asteetan 48 dantzarik, idazlek eta musikarik arte eszenikoen Fringe jaialdian eta Edinburgoko Nazioarteko Liburu azokan parte hartuko dute.

Esan bezala, Tio Teronen Semeak dantza taldeak -hamalau dantzari eta lau musikari joan dira Eskoziara- Royale Mile merkatuko agertokian eskainitako emanaldiak segida eman zion atzo euskal kulturgileen desfileari. Atzokoaz gainera, taldeak gaur, bihar eta etzi ere beste hainbat saio eskainiko ditu.

Dantza taldeko zuzendari Aritz Salmancarena da ikuskizunaren koreografia. Baina zer lan mota da FreshCool? Taldearen ezaugarri printzipaletako bat den umorea lagun, euskal dantza tradizionalaren berrirakurketa egiten du kale-ikuskizun honek. Formakuntza tradizionaleko dantzari hauek, beste diziplina batzuk ere gehitzen dituzte. Lan honetarako abesti eta pauso tradizionalak moldatu, eta gaurkotasuna eta tradizioaren artean “fusioa” sortu dute.

Festa gau bat kontatzen digu, lagun kuadrilla baten parranda bat, Euskal Herrian eta Eskozian berdin-berdin uler daitekeena. “Ez gara aktoreak, dantzariak gara. Eta gure gorputzekin eta musikarekin kontatzen duguna da, lagun talde arrunt bati gau batean gerta dakiokeena”, azaldu du zuzendariak.

Halere, euskal lagun talde bati buruz ari badira ere, gaiaren “unibertsaltasuna” aldarrikatu du sortzaileak. Zentzu horretan, Tio Teronen Semeak dantza taldeak Estatu mailan lan hau aurkeztu izan duenean, publikoak aise ulertu du kontakizuna.

Saio erabakigarriak orain hiru bat urte izan zituzten, Katalunian, Granadan edo Salamancan: “Aldaketa kulturala handia zen eta zalantza hori geneukan”. Aitzitik, FreshCoolek kontatzen duena “guztiz unibertsala” dela ulertu zuten, plaza guztietan dantzatu daitekeela: “Egia da Euskal Herriko pausoak erabiltzen ditugula gehien bat -jarraitu du dantzari lezoarrak- baina kuadrilla horri gertatzen zaiona, edonon gertatzen da. Batez ere, umorea unibertsala delako eta erabiltzen ditugun pausoak ikusgarriak direlako, gure tradizioa horrelakoa baita”.

aukera ezin hobea2015eko Olatu Talkaren testuinguruan aurkeztu zuen konpainia honek FreshCool, bere lehen lana -Festamentua etorri zen gero-. Handik hona, 100 emanaldi baino gehiago egin dituzte, Euskal Herrian bereziki, baina baita Estatu mailan ere: “Oraindik asko kontratatzen den emanaldia da eta fresko mantentzen da”.

Fringe jaialdi “ikoniko” honetan bizi duten esperientzia honek koreografia gehiago nazioarteratzeko aukera emango diela uste du konpainiaren zuzendariak, izan ere, lehen mailako arte eszenikoen topaketa honek Europa osoko programatzaile ugari biltzen baititu. Halere, “inongo pretentsiorik gabe” joan dira: “Ondo pasatzera etorri gara eta datorrena ongi etorria izango da”.

Zentzu honetan, Fringen egotea berez da “benetako oparia”. Oso zaila da bertan lekua izatea, jaialdiak berak adierazi behar baitu zure ikuskizunarekiko interesa. Beraz, Etxepare Institutuaren lana berebizikoa izan da euskal proiektuek Fringen presentzia izan zezaten. Eskoziatik jaialdiko agente bat etorri zen eta Scotland Goes Basque programaren deialdietara aurkeztu ziren lanetatik, FreshCool eta aretorako beste hiru hautatu zituen. “Imajinatu zer nolako oparia eta goxokia den guretzat”, amaitu du Salamancak.

Dokumentuaren akzioak