Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka «‘Chapeau’ izan da esperientzia»

Dokumentuaren akzioak

«‘Chapeau’ izan da esperientzia»

Martin Zalakain ikuskizunean parte hartu dute Astigar Dantza Taldeko hamar urteko hamalau gaztetxok. Gaur amaituko dituzte saioak, 20:00etan Basaurin, eta datorren urtean ere errepikatzeko irrikitan daude. «Madrilera eta Bartzelonara joatea gustatuko litzaiguke, eta zergaitik ez, atzerriko herrialde batera ere bai».
Komunikabidea
Kronika
Tokia
Astigarraga
Mota
Albistea
Data
2018/12/01
Lotura
Kronika

PIO Barojaren Zalakain abenturazalea eleberria oinarri hartuta, Martin Zalakain ikuskizuna sortu du Juan Antonio Ur­bel­tzek. Antzerkia eta dantza uz­tartzen ditu ikuskizunak; Har­kaitz Canok sortu du gidoia, eta Ander Lipus aktorea jarri du On Pioren azalean.

Dantzarien artean, besteak beste, Astigar dantza taldeko gaztetxoak daude. Hainbat saio egin dituzte dagoeneko urte osoan zehar, eta gaur, Basaurin, iluntzeko 20:00etan, azken saioa eskainiko dute. Aurreko astean azken aurrena eskaini zuten Azpeitin.

Dantza, jolasa, musika eta abestien bidez, Martin txikiaren abenturetatik hasita, helduaroko bizipenetara garamazki ikuskizunak. Eta horretarako, Asti­gar dantza taldearen laguntzaz gain, beste hainbat taldeko kideak ere igotzen dira oholtzara: Donostiako Ar­gia, Añorgako Arkaitz, Debako Gure-Kai, Eibar­ko Kezka, El­goi­barko Haritz, Iruñeako Dugu­na, Bia­rritzeko Maritzuli eta Portuga­leteko Elai-Alaiko dan­tzariak.

Astigar Dantza Taldeko kideak Herri Eskolako hamalau kide gaztetxoak.

Astigar Dantza Taldeko kideak Herri Eskolako hamalau kide gaztetxoak.

«Arriagan hastea ikaragarria izan zen eta antzoki onenetan aritu gara. Izarrak bezala sentitu gara momentu askotan».

Astigar taldetik hamazazpi gaztetxok hartzen dute parte. «Guztira hamazazpi partaide gara eta oholtza gainean guztira ehundik gora dantzarik hartzen dugu parte».

Esperientzia ezinhobea bizi­tzen ari dira eszenatokitik eszenatokira mugituz. Hirietatik, herrietara eta buelta batetik bestera. «Chapeau, ederra» dela diote bizitzen ari direna.

Basauriko emanaldiak itxiko du urtebete oholtza gainean daraman ikuskizuna. Bilboko Arriagan hasi zuten ibilbidea 2017ko azaroaren 11n eta emankizun horri jarraitu zioten Donostiakoak Victoria Eugenian bi saiotan: Iruñeako Baluarte, Baionako Scene Nationale, Ger­nika, Eibar, Miarritze, Andoain, Urretxu, Azpeitia eta amaitzeko Basauri. Hamahiru emanaldi hamaika eszenatokitan.

«Victoria Eugeniako kamerinoak erraldoiak dira. Primeran egon ginen. Emanaldiak bikoiztu behar izan dira hiri batzutan».

«Datorren urtean kanpora irten nahi dugu»

Astigartar gazte hauek ederki gogoratzen dituzte denak eta oroitzapen desberdinak sortzen dizkiete. Ez hori bakarrik, datorren urtean ere gustatuko litzaieke kanpora irtetea, nahiz eta oraindik ez dauden emanaldiak itxita. «Madri­lera, Bartzelo­na­ra... joan nahi dugu». Euskal Herriko oholtza ospetsu eta entzutetsuenetan aritu eta gero beraien nahiak ez direla ahuntzaren gau erdiko eztula, hori bai, beti ere umore­tsu eta ilusioz beteta.

«Nork daki ez ote dugun Es­tatu Batuetan amaituko. Azke­nean, Hollywoodeko izarrak izan­­go gara», aipatzen dute gaztetasunak ematen duen freskotasun eta naturaltasun horrekin.

Pasa den urteko azaroan hasi zituzten emanaldiak eta ezustean harrapatu zituzten astigartarrak. «Uste genuen betiko beste emanaldi bat izango zela eta ez genuen inondik ere pentsatu honelako lan batean sartuko ginenik. Arriagan hastea itzela izan zen».

Ikuskizunean partehartzen duten beste taldeak helduez dau­de osatuak eta beraz Asti­ga­rragako neska-mutil hauek dira adin txikiko bakarrak. «Mima­tuak gara».
«Musikal baten antzekoa da eta dantzariak oso onak dira»

http://www.kronika.eus/m/albistea/argazkiak/73064/barruan/181201Asti_Dantzataldea1.jpg

Ezagutzen dute Pio Barojak idatzitako eta ikuskizuna oinarritu den ‘Zalacain el aventurero’ liburu entzutetsua. «Ikus­kizu­naren zuzendaria Urbeltz da. Eta Ander Lipus aktorea. Mu­sikal baten antzekoa da. Dantzariak oso onak dira».

Eszenatoki berezia presta­tzen da horrenbeste dantzari eta partaide hartzeko. Eta emanaldiak izan duten onespena eta kritika ezin hobeak dira, jende ugari bildu da emanaldi bakoitzera. «Izugarrizko jende pila hurbildu da antzokietara. Arri­aga tope, goraino bete zen eta Iparraldean bi emanaldi egin behar izan ziren lehenengo saioan jendea kanpoan geratu zelako sarrerarik gabe. Hori behin baino gehiagotan gertatu zitzaigun» gogoratzen dute ba­tek baino gehiagok. «Eibarren ere gertatu zen. Lehenengo saioa zortzietan eta bigarrena hamarretan».

Oroitzapen ezin hobeak di­tuzte gordeta. Lotan emanaldietako hiriren batean geratu zirenekoa adibidez. «Baionan, Lorea hotelean geratu ginen. Oso ongi. Hori bai antzokiko kame­ri­noa txikiegia zen».

Nahiago dituzte antzokiak frontoiak baino. «Frontoian ez ginen hain gustora aritu. Hori bai makilatzeko eta aldatzeko bi kamerino ere izan genituen le­ku batzuetan. Gernikan eta Urre­txun frontoian egin genituen emanaldiak. Makillatu egiten gaituzte eta Victoria Eu­geniako kamerinoak erraldoiak ziren, izugarriak. Uff, primeran egon ginen. Ballet-eko gela ere bazegoen».

«Hamar minutu irauten ditu gure aktuazioak»

Euskeraz da emanaldia, na­hiz eta esaldiren bat badagoen gazteleraz. «Umorezko esaldiren bat dago erderaz. Guk ez du­gu dantza bakarrik egiten, abestu ere egiten dugu. Ordu bete eta 30 minutu irauten ditu eta bene­tan da polita. Jendeak ikusi behar du, asko gustatuko zaio, seguru, etortzen denari».

Astigar Dantza Taldeko gaztetxoek hasieran hartzen dute parte eta gero ere irteten dira oholtzara momentu batean. «Hamar minutu irauten ditu gure emanaldiak».

Alde batetik bestera gurasoekin mugitzen dira. «Autobusez ere mugitu izan gara. Neka­ga­rriena bidaiak izaten dira, gauean gutxienez mokadutxoa, ogitartekoak ematen dizkigute. Baionan buffeta jarri ziguten, baina hori bai pintxo bakarra utzi ziguten jateko. Pintxo gehienak gurasoek eta helduek jaten ditezte (karkarkar)».

«Oso ongi moldatzen gara beste dantzariekin, ezizenak ere jarri dizkiegu»

Añorgatik hiru mutil etor­tzen dira eta sei mutil eta hamaika neskek osatzen dute Astigar Dantza Taldea emanaldian. Datorren urterako ilusioa dute emanaldiekin arraitzeko.

«Talde ederra osatzen dugu. Oso ongi eramaten gara beste dantza taldeetako kideekin eta beraiekin jarraitu nahi dugu dantzan. Ezin dira gurekin kexatu. Opariak egiten dizkiegu, batez ere eskulanak. Dantzari batzuri ezizenak ere jarri dizkiegu. Ander Lipus oso aktore ona da, ordu eta erdi egoten da hitz egiten emanaldi guztian zehar».

June, Ane, Maddi, Eñaut, Ainhoa, Ariane, Ekhi, Naroa, Maddi, Ane, Intza, Ander, Maddi, Mattin eta Maiane dira Astigar Dantza Taldea ordezkatzen dutenak.

«Irakasleak, gurasoak ­eta herritarrak etorri dira ikustera»

Astigarragatik ikuskizuna ikustera jendea joaten da. «Irakas­leak etorri dira, gurasoak bertan egoten dira eta jende gehiago ere bai. Iker irakaslea joan da, Gorkak nahi du baina ez du aukerarik izan oraingoz».

Hamar urte dituzte eta bi gelatan daude banatuak Astiga­rragako Herri Eskolan. June, Ane, Maddi, Ainhoa, Maddi, Ekhi, Ariane, Naroa, Mattin, Maddi, Ander, Ane, Intza, Eñaut eta Maiane dira beraien izenak.

Istripuren bat eta gero eta hobeto

Istripuren bat ikusi izan dute emanaldian. «Makilarekin bu­ruan jo eta grapak jarri behar izan zizkioten dantzari bati. Hori bai, ikuskizuna ez zen geratu, jarraitu egin zuen. Egiari zor ekitaldi guztiak ez dira berdin irteten. Baionako bat esaterako ez zen oso ongi irten. Ez ginen oso fin aritu, Juneri azpiko gona ikusten zitzaion, Ekhik zapaldu eta alpargata galdu zuen bestean. Hori bai, gero eta hobeto irteten zaigu emanaldia. Hasieratik amaierara hobekuntza nabaria egon da».
Eta hausnarketa bat egiten dute. «Arriagako oholtza zapal­tzerakoan sentsazio zirraragarriak sortzen dira. Izugarria da. Bibratu eta guzti egiten du».

Bueltakoan desmakillatzeko denborarik ere ez omen dute izaten. «Berandu amaitzen dira emanaldiak eta oso nekatuak amaitzen dugu. Etxera iritsi eta zuzenean ohera goaz».

Gero astelehenean bakoitza bere gelara itzultzen da. «Bi gelatan gaude banatuta; Ikerrren gelakoak eta Gorkaren gelakoak. Pena ez elkarrekin egotea».

Dokumentuaren akzioak