Dokumentuaren akzioak
‘Batzen’ dantza herrikoia
Herritarrak ikusle izatetik protagonista bihurtzea helburu duen jolas-dantza estreinatuko dute arrasaten hilaren 18an
“Batzen ez da ikuskizun bat, ekin-tza herrikoia eta inklusiboa baizik. Herritar guztiei irekita dago, haur, gazte, heldu, emakume zein gizonei”, zehaztu zuen Vitoriak. Hilabete ba-tzuk pasa dira Vitoria abentura berri honetan ontziratu zenetik. Eta aurrera eramateko, herriko kultur taldeen laguntza jaso du: Arrasate Musikaleko banda, gaiteroak, txistulariak, trikitilariak, Lore Gazteak eta Txikitxu-Arrostaitz dantza taldeak, eta Portaloi Elkarteko Herrixa Dantzan-eko partaideak.
“Musika eta dantzarekin batera gizartea eraikitzeko eta sustatzeko aukera handiak ditugula ikusten dut. Binomio horren aldeko apustua egitera ausartu naiz”, azpimarratu zuen egileak. Nahiz eta gaur egun bere lanak ez du zerikusirik mundu honekin (Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultateko ikerketa eta transferentzia arloko zuzendaria da), Vitoriaren bizitza (urte askotan ere bere ibilbide profesionala) musikarekin lotuta egon da beti.
biribilketa Sanjuanen atarian aurkeztuko den dantza berezi hau biribilketa da. “Posizio eta mugimendu basiko batzuk izango ditu, baina gainontzeko ataletan eta jolasak eskaintzen duenaz baliatuz, dan-tza erabat librea izango da”, azaldu zuen sortzaileak.
Horretarako, hainbat pieza berezi konposatu ditu Vitoriak eta zortzi zatitan -bakoitzak bere posizioarekin- banatuta egongo da dantzaldia: kalejira (eskuak helduta), deia (eskuak goraka eta batzen oihukatuz), kalejira, gonbidapena (esku bati helduta eta jiraka), kalejira, gonbidapena, jolasa (txalotuz, esku biak helduta jiraka) eta dantza (ebatuta jira-biraka).
Elkarlan eta bizikidetza espazio berriak irekitzeko asmoz sortutako ekitaldia da, herritarren parte-har-tze aktiboa sustatzeko xedearekin. Beraz, ospakizun bat tarteko, edozein lekutan dantzatu ahal izango da.
Estreinaldia datorren larunbatean egingo dute, Jokin Zaitegitik hasita (13.00etan) Herriko plazaraino. Dena den, “azken batzen” ekitaldia ez izatea espero dute bultzatzaileek eta, honen ondorioz, herri ekimenari jarraipena emateko asmoarekin agertu dira.
Jose Ramon Vitoria (laugarrena, eskumatik), alkatea eta parte hartu duten kultur taldeen ordezkariak.
Dokumentuaren akzioak