Dokumentuaren akzioak
‘Arteen artean’ kultur programazio berria abiatuko da ostegunean Iparraldean
Euskara, euskal kultura eta artisten sorkuntza eta praktika artistikoa agerian jartzeko jaioa, ‘Arteen artean’ kultur egitarauaren bigarren edizioa aurkeztu dute. Iparraldeko Kontserbatorioak antolatzen ditu ekiataldiak, hainbat eragilerekin elkarlanean, eta Euskal Hirigune Elkargoak bi urtetik behin antolatutako Euskararen Urtaroa ekimenaren barruan daude.
Malandain Ballet Biarritz Zentro Korografiko Nazionala eta bere ‘Euskal Hitzorduak’, Euskal Kultur Erakundea eta Etnopoloa eta Iparraldeko Dantzarien Biltzarra eta bere ‘Harri Xuri dantzan’ hitzorduak dira elkarlanaren erakusle.
Antolatzaileen esanetan, «programazio dinamikoa eta berritzailea» prestatu nahi izan dute heldu zein haurrentzako, hainbat «konferentzia, mahai inguru eta musika, dantza eta antzerki tailerrak euskaraz proposatuz».
Azaroaren 16an abiatuko da programazioa Baionako Euskal Erakustokian, Itziar Navarro Ibañezen mintzaldiarekin: ‘Bizkaiko abendu erronden bilakaera: diskurtsoak eta praktikak’. Bizkaiko zenbait herritan gabon aurretik egiten diren kantu-erronden ikuspegi sozial eta musikala aztertu ditu hizlariak.
Azaroaren 22an da hurrengo hitzordua: ‘Arte-irekitzea ‘Zabala’ modulura’, euskal dantza eta dantza garaikidea uztartzen dituen Zabala moduluko dantzarien eskutik.
Programazioa eskuragarri dago Euskal Kultur Erakundeaten ‘Agenda’ atalean.
Dokumentuaren akzioak