Dokumentuaren akzioak
2017ko dFERIA prest, Donostian
Antzerkia izango da ekimenaren ardatza baina horretaz gain, dantza, zirkoa eta bestelako diziplinak ere ikusi ahalko dira Donostiako agertokitan: Victoria Eugenia Antzokia, bere Club Aretoa, Antzoki Zaharra, Gazteszena, Intxaurrondo K.E., DSS2016 Gunea, Tabakalera eta Kutxa Kultur Kluba.
Urtero sormen berriak estreinatu egiten dira bertan, eta aurten ez da gutxiagorako izango, izan ere, programaturiko erdia baino gehiago erabat berria izango da. Horietarik zazpi ikuskizun estreinaldi orokorrak izango dira, eta beste sei Euskal Herrikoak, gainera, ehuneko konpainien kopuru handitik erdia bertokoak dira.
Programazioa osoa aurkeztu da dagoeneko, eta horixe ikusteko dFERIAko webgunera jotzea duzue onena.
Dokumentuaren akzioak