Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 150 dantzari aterako dira plazara bihar Kezkako Dantzari Egunean

Dokumentuaren akzioak

150 dantzari aterako dira plazara bihar Kezkako Dantzari Egunean

Gipuzkoako dantzak aurkeztuko dira 19.30etan hasiko den emanaldian. Ikasturte bukaerako saioan, taldeko dantzari eta ikasleek parte hartuko dute

Egilea
Felix Morquecho
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Eibar
Mota
Albistea
Data
2008/06/13
Orain dela egun gutxi Euskal Jaia ospatu zen eta aukera eduki zuten Kezkakoek emanaldi ikusgarria emateko. Orain, beraiek bakarrik arituko dira, bai Kezka taldekoak, bai Kezka dantza eskolako ikasleak ere. Aurten 50 urte betetzen ditu taldeak eta horrek Dantzari Egun berezia bihurtuko du.

Oraingoan Gipuzkoako dantzak izango dira nagusi, baina ez bakarrak. Kezka dantza eskolako 120 ikasle arituko dira, Nafarroa, Araba, Lapurdi, Bizkaia eta Gipuzkoako dantza tradizionalak eskeiniz. Egitaraua hurrengo dantzak aurkeztuko ditu: Olagueko esku-dantza, Jean Petit qui danse, Iñude eta Artzaiak, Ekorako katearen dantza, Villabuenako bailaos, Eltziegoko jota, Lapurdiko inauterietako lau dantza, Kaskarots, Fandangoa eta arin-arina, Agurra, Gipuzkoako makil txikien dantza, Gorularien arku-dantza, Jota eta porrua, Gipuzkoako sei dantza eta 7 jauzi. Ikasleek ez dute emanaldi osoa emango, haiekin batera dantza taldeko 30 kideak arituko baitira.

Emanaldi honekin, Eibarko taldeak egin ditzaken dantzak ikusteko aukera emango du. Azken urteetan Arrateko Amaren dantzek garrantzia hartu dute eta herriko ezaugarri bat dira dagoeneko. Baina taldean egiten dena ez da koreografia horietara mugatzen eta Dantzari Eguna lan hori erakusteko aukera da.

Nagusiak, saio bikoitza
Azken hilabeteetan lana gogotik egiten ari dira Klub Deportiboko dantzariak. Ingalatarran emandako emanaldiak, Ezpalak jaialdia eta Euskal Jaia edo Kezka talde beraren 50. urteurrena izan dira ekitaldi nagusienak.

Baina Dantzari Eguna ospatzerakoan lana ere bikoiztu egin zaie. Arratsaldean Untzagan emanaldia egin eta gero, Coliseo Antzokira jo beharko dute nagusiak. Han ospatuko da bihar Txistularien Alardea, 23.00etan hasita.

Txistulariekin batera badira parte hartu behar duten Eibarko musikari eta abeslariak. Kezka Dantza Taldeak txistuko soinua lagunduko du bere dantzekin. Ekitaldi hauek jaietako egitarauan sartuta daude eta Sanjuanetan ere, soka-dantzan parte hartuko du Kezkak.
150 dantzari aterako dira plazara bihar Kezkako Dantzari Egunean
Oraindik hurbil dute Kezkakoek Coliseo Antzokian emandako emanaldia Euskal Jaia zelarik. /FÉLIX MORQUECHO
 

Dokumentuaren akzioak