Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 100 ballet dantzaritik gora Barrena parkean eskainitako ikuskizunean

Dokumentuaren akzioak

100 ballet dantzaritik gora Barrena parkean eskainitako ikuskizunean

100 ballet dantzaritik gora aritu dira dantzan Ordiziako Barrena parkean. Aurten Ordiziako IV. Barandilla edizioa izan dute eta jende ugari gerturatu da ikustera.
Egilea
Maider Insausti
Komunikabidea
Goierriko Hitza
Tokia
Ordizia
Mota
Albistea
Data
2024/06/16
Lotura
Goierriko Hitza

Ballet dantzariz bete da gaurkoan Ordiziako Barrena plaza. Goizeko 12etan eman diote hasiera ikuskizunari eta jende ugari gerturatu da bertara.

Balletean oso ohikoak eta ikusgarriak ditugu halako ikuskizunak. Urteak dira mota honetako ballet ikuskizunak paisaia desberdinetara ekarri zituztela, horren adibide da Donostiako Kontxako Barandilla eta gaurkoan paisaia ikuskizunaren parte bilakatu dute baita ere Amets Bide taldeko ballet dantzariek. Irudi ikusgarria eskaini dute mugimendu leunak eginez barandari helduta eta elkarren mugimenduekin osatzen zuten irudi koordinatuarekin. Adin desberdinetako dantzariak izan dira bertan, txikienetatik hasi eta helduenetaraino, guztiak elkarrekin. 

Dokumentuaren akzioak