Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Gordailua Aurresku - Soinu Zahar txapelketa EDB Gipuzkoa

Dokumentuaren akzioak

Aurresku - Soinu Zahar txapelketa EDB Gipuzkoa

2001-2002 ikasturteko arauak

EDB Gipuzkoa, 2002/01/01.

Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak 2001-2002 ikasturteko Aurresku eta Soinu Zahar txapelketetarako arauen bilduma prestatu du.

  1. - SARRERA

· Ondorengo araudia Euskal Dantzarien Biltzarrak (EDB) antolatzaile nahiz laguntzaile gisa parte hartuko duen txapelketa guztietan bete beharrekoa da.

2. - KATEGORIAK

Bi kategoria definitzen dira:

  • Haurrak: 15 urte arte, ligilla amaitzen den urtean beteak (2.002ko Abenduaren 31a arte.) Hau, era berean bitan banatuko da: A Taldea:1.991-95 jaiotakoak (biak barne) B Taldea:1.987-90 jaiotakoak (biak barne)
  • Helduak: 15 urtetatik aurrera. Txapelketa ofizialetan (Hondarribia eta Pasaia), 1.986 urte arte jaiotakoak parte hartzeko aukera izango dute.
3- ELIMINATORIAK
  • Eliminatoriak helduen txapelketetan egingo dira bakarrik, haurren txapelketetan "ligilla" bat jarraituko delarik.
  • Txapelketa Nagusiak izan ezik (Euskadi-Gipuzkoa) eliminatoriak ez egitea gomendatzen da.
4- LIGILLA
  • Dantzari gaztetxoek txapelketak "ligilla" sistemaren bitartez egingo dituzte.
  • Dantzariak bi taldetan banatuko dira: A SAILA: aurreko urteetan txapelketetan lehenengo 5en artean geratu direnak B SAILA: beste guztiak.
  • Dantzari gazteenak gehienez 4 txapelketatan parte hartu ahal izango dute, neskak berriz 3. Finalarako ez da kontutan hartuko txapelketa hauetan lortutako puntuaketarik okerrena. 15 hoberenak Errenteria (aurresku) eta Legazpiko (Soinu Zaharrak) finaletara pasako dira.
  • Ligilla honetan 7 Aurresku txapelketa egongo dira: Azkoitia, Legazpi, Ordizia, Elgoibar, Altsasu, Oiartzun eta Beasain; eta 5 Soinu Zahar txapelketa: Zumarraga, Elgoibar, Donostia, Beasain eta Lezo.
  • "Ligilla"ko dantzari hoberena Errenteria (aurresku) eta Legazpin (Soinu Zaharrak) ospatuko diren finaletan sarituak izango dira.
  • Finalerako txartela eskuratu duen norbait, finalean parte hartzerik ez badu eta finalerako zozketa egin baino lehen honen berri eman ez gero, 16. Sailtakuari emango zaio finalean egoteko aukera. Baja bat baino gehiago izan arren, ez dira aukera gehiago emango.
  • "Ligilla"ko puntuaketa modu honetan banatuko da:

1- 30 puntu 6- 20 puntu 11-10 puntu 2- 28 puntu 7- 18 puntu 12- 8 puntu 3- 26 puntu 8- 16 puntu 13- 6 puntu 4- 24 puntu 9- 14 puntu 14- 4 puntu 5- 22 puntu 10- 12 puntu 16- 2 puntu

5- ZOZKETAK

· Dantzarien ordena erabakiko duen zozketa EDBn egingo da txapelketaren aurreko egunen batean. · Zozketa ikusi nahi izango balukete, partehartzaile eta monitoreei zozketa eguna jakinaraziko zaie, · Dantzatzeko unean agertu ez diren dantzariek ez dute parte hartzerik izango. · "Ligilla"ko zozketa modu honetan egingo da: - Txapelketa ospatzen den herriko dantzarien arteko zozketa (%70 zihurtatuz) - Aurreko ligillan izandako dantzari onenen artean zozketa egingo da. - Beste partehartzaileen arteko zozketa.

6- IZENEMATEA

· Izena emateko epea Urriaren 30ean amaituko da (arratsaldeko 7retan). · Dantzari nahiz monitoreei txapelketa bakoitzako data aldez aurretik jakineraziko zaie. · Parte hartzeko dantzariak federatuak izan behar dira (Euskadiko Txapelketa Nagusian izan ezik). Horretarako, dantzari bakoitzak 1.300 pzta ordaindu behar du. · Antolatzaileek kontutan izango dituzte zonaldeak, eskola desberdinak... · "Ligilla"ko zerrendetan ezin izango da aldaketarik egin.

7- MUSIKARIAK

· Musikariak publikoari begira jarri beharko dira, dantzariei begiratu gabe. · Txapelketa hasi aurretik musika piezak jo behar izango dituzte dantzariak erritmora egokitu daitezen. Zuzenketaren bat egin behar izanez gero epaimahaiak egingo ditu. · Aukera libreko zortzikorako musika desberdinak erabiliko diren txapelketetan komenigarria izango da erritmo, bizitasun, luzera... berekoak izatea. · Dantzen artean komenigarria da dantzari guztiek arnas-hartzeko denbora beretsua izatea (30-45 seg. Inguru). · Gutxienez txistu lehena, bigarrena eta atabala egon behar dira. Komenigarria ere izango litzateke, silbotea laguntzea.

8- EPAIMAHAIA

· EDBk izendatuko ditu epaimahaikideak eta beraien erabakiak aldaezinak izango dira (zuzenketak egin ondoren). · Epaimahaiak 3 pertsona ostauko dute. Txapelketa Nagusietan 4 izango dira (haurren eta helduen kategoriatan). · Epaimahaikideek ondorengo ezaugarriak bete beharko dituzte: ¨Aurreskuarekin erlazionatuak egotea ala egon izana, bai dantzari gisa, monitore gisa... ¨Beste pertsonekin lankidetzan aritzeko prest egotea, puntuazio sistemak eta berauen erabilera hobetzeko, bileretara asistentzia... · Txapelketa Nagusietan epaimahaikideen txandaketa egingo da, urtean pertsona bat aldatuz. · Puntuazioak zenbait baldintzatara lotuak egongo dira: ¨ Dantzari helduek nahiz monitoreek puntuazioak ikusi ahal izango dituzte Dantzarien Elkartera deituaz edo bertara joanaz. ¨Puntuazioak epaimahaikideetako batek jasoko ditu txapelketa bukatzean ¨Eskainitako informazioak txapelketako puntuazio guztiak izango ditu: bai orokorrak, bai dantza bakoitzarenak. ¨Akatxen bat egonez gero epaimahai, antolatzaile eta dantzari helduen artean bilatuko litzateke konponbidea. ¨EDBk puntuazioen informazioa bidaliko die antolatzaile eta monitoreei. · Sarien banaketa: Lehenengoen postuak esango dira soilik. Gainerako postuak parte hartze ordenean esatea gomendatzen da, ez puntuazioen arabera. (Sariak atzetik aurrera banatuko dira). · Epaimahaia, ahal izanez gero, ez da oholtza gainean egongo, lurrean hartarako egokitutako leku batean baizik, oholtzaren aurrean. Antolatzaileek oso kontutan izan beharko dute puntu hau azken orduko arazorik ez sortzeko.

9- ANTOLATZAILEAK

· Antolatzaileek infraestruktura eta dieten ardura hartu beharko dute: · Oholtza baldintza egokietan egon beharko da: taula guztiak ondo lotuak, igo eta jeisteko eskilara, apaingarri egokiak... · Oholtzaren neurriak: gutxienez 4x4 m. eta egoera egokietakoa. · Aldagela higienikoak, ahal izanez gero dutxarekin. · Antolatzaileek epaimahaikideen fitxak jasotzeko eta batuketak egiteko jendea jarriko dute. · Antolatzaileak arduratuko dira sari banaketaz, epaimahaia osatzen dutenen laguntza jaso ahal izango dutelarik. · Aurkezle bat jarriko dute. Honek ez ditu aipatuko dantzariek aurreko ediziotan lorturiko postuak. · Epai-mahaien dieta: 5.000 pzta. (gutxienez). · Federazioaren kuota ordaindu: 10.000 pzta.

10- SOINU ZAHARRAK / ZORTZIKOAK NOLA ANTOLATU

· Pauso errezetatik zailetara progresio batean antolatu behar da. · Mozketa guztiak errespetatu behar dira. Egin ezean blokea txartzat emango da (0 puntu) · Konpasak: 8 konpas: 3 + 3 + moztu 4 + 2 + moztu 2 + 2 + 2 + moztu

  1. konpas: 2 + 2 + 1 + moztu 4 + 1 + moztu
  2. konpas: 4 + moztu 2 + 2 + moztu
  3. konpas: 2 + 1 + moztu
  4. konpas: 2 + moztu
  5. konpas: 1 + moztu
  6. konpas: bira moztua

· Mozketak: bi posible: 01 pausua: Txingoa + hanka altxatzearena (alzada aurrean/ diagonala/laterala) 02 pausua: bira moztua (Ormatxulo edo desafiokoa)

· Oin aldaketak: posizio zuzenera pasatzeko, atzetik aurrera egin behar da aldaketa. (Bueltaren kasuan izan ezik)

· Konpas inpareak: azkeneko hiru puntutan (1 + moztu) derrigorrez egin beharrekoa (2 aukera): Muriska bikoitza 3 kruzekoa (29 pausua) + moztu Muriska sinplea 2 kruzekoa (28 pausua) + hanka aldatu + moztu

· Konpas pareetan 2 kabriola jarrai egiten direnean (adib. 4ko konpasean), lehenengo kabriola eskubia aurrean egin beharko da eta bigarrena ezkerra aurrean, horretarako oin aldaketak erabiliko direlarik.

· Bueltak: hasierako posizioa edozein izanik ere, bukaera dagokion hankarekin itxiz (hurrengo pausuari begira).

Orohar: Bira eskubira: eskubia aurrean itxi Bira ezkerrera: ezkerra aurrean itxi

11- PAUSUAK

Harreta berezia eman beharreko pausoak:

  • Zapateo: A. saileko haurrei bostekoa ez erakusteko eskatzen zaie monitoreei, normalean modu desagoki batean egiteaz gain, musikaz kanpo egiten bait dute. Nahigo da, laukoa ondo egitea, bostekoa gaizki baino (A. eta B. Sailetan).
  • Lasterka jiratua: Ondo itxi behar da.
  • Lateralak: Askotan ikusitako lateralak, diagonalak besterik ez dira.
  • Sentiloak (mozketarekin): Kontuz aurrerantz ematen den pauso horrekin, gaizki egina izatez gain, pausoa haunditzen ari bait da.
  • Laun arin: Zapaldu behar da.

Epaileak arreta berezia jarriko dute pauso hauetan.

 [endif]>

IZENA

balora

AZALPENA

01

Hasierako posizioa

B

Ezkerreko oina aurrean

02

Hasierako deia

M

Hasteko txingo (oin punta lurretik altxa gabe) atzean

03

Bira moztua (hasierako deia)

Kabriolarekin

M

A

Bira eskubirantz erortzeanezkerrarekin eskubia zapalduz (zapaldu gabe ere)

04

Zortzikoko Sentziloa (mozketarekin)

B

Diagonalean, oina atzetik gehiegi atera gabe

05

Kontrapas senziloa,agurrako lateralak

M

Laterala guztiz (90°)

06

Lurreko gurpila (esk)

B

Mugimendua kanporantz

07

Aireko gurpila (esk)

B

Mugimendua barrurantz, hanka lurrarekiko perpendikular edukita eta oina puntan

08

Aireko gurpila jirakoa (esk)

M

Bira ezkerrerantz eman, aurrean hasita

09

Lau arin tradizionala (=Agurra)

B

Txingoa alboan da, ez atzean L.A. guztietan

10

Lau arin sentziloa (esk)

(2 egin daitezke)

B

Gorputza aurrera begira, gerritik behera jiratuz. Amaiera L.A. tradizionala bezela edo oina zapalduta ondoren itxita.

11

Lau arin Bikoiztua (esk)

(4 konpasetan bi egiten dira)

M

Eskubiko aireko gurpila, kañan jo eta oina lurrean utzi. Ezkerreko oinarekin kaña jo eta jiro erdia eman (ezkerrerantz) eskubiarekin zapalduz.

12

Lau arin lurreko gurpilarekin (esk)

M

Gurpilan lurreko oina geldi saltotxorik gabe

13

Laisterka (esk)

B

Plie egin ondoren ezkerreko hanka alboan luzatu (puntan) eskubiaren orpoa airean dagoelarik (2 edo 4 conpasetan)

14

Laisterka pikatua (esk)

M

Pikatua aurrean /atzean. Bi aldiz atera oina

15

Laisterka bikoitza (esk)

M

Erdiko itxitura aurrean /atzean

16

Laisterka luzea (karrerisima) (esk)

M

Erdian itxi gabe

17

Laisterka jirakoa (esk)

A

Abanikoa egin bi hankekin (ez tijera)

18

Laisterka lurreko gurpilarekin (esk)

M

Gurpilan lurreko oina geldi desplazatu gabe

19

Laisterka tijerakin (esk)

M

Tijera lekuan desplazamenturik gabe

20

Zapateo (esk)

B

M

Minimoa: punta-orpo-punta-itxi

Bostekoa: punta-orpo-punta-kaña-itxi

21

Zapateo jirakoa (esk)

M+

20ª bezala baina ezkerrerantz jiratuz

22

San Juaneko pausua (esk)

A

3 alzada lateral kanpaia eginez

23

Bira edo buelta (esk)

M

Edozein posiziotik atera baina dagokionean itxiz (eskubirantz, eskubia aurrean itxiz)

24

Boastitzea (esk)

M

Eskubirantz ezker hanka altxa, eskubia zapaldu eta aurrera pausu bat egin eskubiarekin orpoan joaz.

25

Artazia/tijera

M

Aurrean dagoen oina lehenengo altxatuz

26

Amaierako artazia/tijera

M

4 pausu azkar atzera (esk. Hasita), 2 aurrera (esk. Hasita) + tijera (esk-ezk)

27

Muriska erdiak

B

Aurreko oina aurrean kruzatu eta hasierako posizioan itxi.

28

Muriska sinpleak Helduak

Haurrak

B

M

Aurrean eta atzean kruzatu, posizioa aldatuz

29

Muriska bikoitzak Mutilak

Haurrak/Neskak

B

M

Aurrean-atzean aurrean kruzatu eta hasierako posizioan itxi.

30

Muriska laterala (esk)

A

Eskubia atera + muriska egin airean + itxi

31

Zorrotzak (aurre-atze)

A

Hanka doblatu gabe. Atzean jo-aurrean eta ezk. Atera + atzera atera, aurrean jo-atzean eta atera esk.

32

Zorrotza lateralak (esk-ezker)

A

Hanka doblatu gabe. Gorputza aurrera begira eta gerritik behera jiratuz aldean egin zorrotzak)

33

Pitxon (atzerako zorrotzak) (esk-ezk)

A

Hankak doblatu gabe.Txingo aurrekoarekin, kañan jo + bolan eta atera (ezk). Errepikatu bestearekin.

34

Pitxon (esk-ezk)

A

Txingo aurrekoarekin, bolan jo + kañan + atzera + atera

35

Jira galdua (esk)

A

Hasierako posizioa=amaierakoa (bira osoa emanda)

36

Sentziloa murixkarekin

 [endif]>

 [endif]>

Dokumentuaren akzioak