urratsak etiketa duten bideoak
Antzuola: Trokeo-dantzen pausoak
Oinarin dantza taldeko kideei beren dantzetan egiten dituzten pausuak azaltzeko eskatu diegu. Antzuolan badituzte bertakoak diren lau trokeo-dantza: makila txikiak, arku-dantza, zinta-dantza eta makila handiak. Gipuzkoako brokel-dantzaren zikloko dantzen oso tankerakoak dira, baina ezaugarri bereziak dituzte bai urratsei eta bai dantzakerari dagokionez. Makila txikiak dantzan nola hasten diren eta nola ematen duten buelta, dei guztietan egiten dituzten kabriolak, kapitainak arku-dantzan eta ...