makil-dantza etiketa duten bideoak
Dantza Izurtzan… Izurtzako dantzak (2015)
Izurtzako historia dantzari lotuta dago aspaldiko garaietatik. Idatzizko testigantza zaharrenak XVIII. mendera garamatza, San Nikolas egunean eta bezperan "danzanteei" beraien "lanagatik" ordaindu zitzaienekoa. Egun ez da horren ezberdina. Elizatean dantzatzen diren dantza propioak merindadeko ezpata-dantzari egunean eta herriko udako festetako ekitaldietan egiten dituzte; hasi abuztuaren 16an Urkiolako santutegian egiten den errogatibatik eta iraileko Ama Birjinarekin amaituz: hil horretako ...