Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Sara: Kabalkada 2016 makil-dantza

Dokumentuaren akzioak

Sara: Kabalkada 2016 makil-dantza

2016/10/24 09:19

Zazpiak Bat taldeko dantzariek makil-dantza egin dute Sarako Kabalkadan. Mutilez osatutako talde bat sartu da lehenik plazara. Baldar antzean ari direla-eta, zirtzilek plazatik bota dituzte eta emakumez osatutako taldea sartu da segidan, oraingoan taxu gehiagorekin, makil-dantza egitera. 2016ko urriaren 9an egin dute Saran Kabalkada bertako hainbat taldek eta herritarrek. Epaiketa erako antzerkiak dira Kabalkada-Toberak eta Sarakoan hiru epaiketa irudikatu dira, musika, dantza, kanta, bertsoak eta antzerkia jaso dituen ekitaldian. Amadeo Arretxea arduratu da dantzak eta dantzariak prestatzeaz, eta Sebastian Zamora izan da musika-zuzendaria. Irudiak: Oier Araolaza. Kabalkada, Zazpiak Bat taldea, makil-dantza, Sara, 2016-10-09.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.