2023 etiketa duten bideoak

Burgi: Almadien Eguna 2023 ttun-ttuna

Burgiko Almadien egunean ttun-ttuna dantzatzen duela lau urte hasi ziren. Burgiarrek izabarrei eskatu zieten laguntza, bertako Kurruskla elkarteko kideak aurrez aritu baitziren Erronkaribarreko dantza honen plazaratze lanetan. Jai egun handiaren bezperan hainbat herritar eta inguruetako zenbait laguntzaile Burgiko eliza alboko plazatxoan aurkitu ditugu azken entseguan. Ainhoa Elizalde, Txaro Quel eta Ane Bollok kontatu dizkigute dantzaren eta jaiaren nondik norakoak. Duela hamar bat urte ...