Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Mari Zaunka: Erreka ondoan, bi gezur

Dokumentuaren akzioak

Mari Zaunka: Erreka ondoan, bi gezur

Erreka ondoan, bi gezur dantza ikuskizuna estreinatuko du Mari Zaunka konpainiak gaur apirilak 20, 19:30ean, Hernaniko Biteri Kultur Etxean. Errealitatearen eta kondairaren arteko jolasean sortu dute Nerea Gurrutxaga eta Oihana Vesga dantzariek konpainiaren bigarren lana. Zer den egia, zer den gezurra, edota sinesmenak zenbateraino bilakatzen ditugun egi bezalako galderak eramango dituzte oholtzara, eta kondaira hartuko dute galdera horiei eusteko baliabidetzat. Eraldaketaren esperientzia oso presente daukan bidea aurkeztuko dutela diote sortzaileek, eta hortik izenburura eraman duten erreka kontzeptua: "errekak metaforikoki badu eraldaketaren ideia: dena garraiatzen du, beti aldatzen da". Dantzaz gain, kantuan ere arituko dira, eurek sortu dituzte abestien hitzak eta testuak ere. Erreka ondoan, bi gezur, Mari Zaunka, Gipuzkoako Dantzagunea, 2023-04-05.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.