tradizionala etiketa duten bideoak

Elizondo 2017 karrika-dantza, zortzikoa eta sagar-dantza

Baztango sagar-dantzak eta soka-dantzak Elizondon Patxi Larralderen lanaren aurkezpen ekitaldian. Baztango sagar-dantzak eta soka-dantzak ikertu eta berreskuratu dituzte Arizkungo Javier Larralde eta Patxi Larralde aita-semeek. Txistulari aldizkariaren azken alean argitaratu du Patxi Larraldek ikerketa sakonaren azken emaitza. Elizondon egin zen ikerketaren aurkezpena eta dantzek ere izan zuten lekua ekitaldian. Aurkezpen ekitaldia hasi aurretik karrika-dantza dantzatu zuten Elizondoko kaleetan ...