Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Fiskalaren aurrean deklaratu ordez dantzara

Dokumentuaren akzioak

Fiskalaren aurrean deklaratu ordez dantzara

2017/09/28 11:52

Katalunian bero dago kontua igandeko erreferendumari begira, baina herritarrek ez diote dantza egiteari utzi. Albert Batalla Seu d'Urgell-eko (Lleida) alkatea eta parlamentuko diputatuak Kataluniako Fiskaltza Nagusiaren egoitzan zuen deklaratzeko hitzordua, baina uko egin dio deklaratzeari. Fiskaltzaren egoitzatik irten eta Ball Cerdá dantzatu du babesa eskaintzera joan zaizkion herritarrekin.

Ball Cerdá dantza, Cerdanya eskualdeko dantza tradizionala da, Ball Pla bikote-dantzaren bariazioetako bat. Herriko festa nagusietan dantzatu ohi da; Seu d'Urgell-en herriko dantza ofizial gisa hartu dute. Albert Batallaren Fiskaltzako egoitza kanpoko irudien ondoren Viladrau herriko plazan dantzatutako Ball Cerdá-ren irudiak ikus ditzakezue.

Irudiak: Eva Clausó eta Unescocat. Albert Batalla Ball Cerdá dantzatzen Bartzelonako Fiskaltza Nagusiaren aurrean, 2017-09-27.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.