banangoa etiketa duten bideoak

Biarritz 1948 Dantza jaialdia Eusko Ikaskuntzaren VII. kongresuan

Dantzek eta dantzariek presentzia handia izan zuten Eusko Ikaskuntzaren VII. kongresuko ekitaldian. Euskal kulturaren hainbat pertsona ospetsuren ekimenez eta Eusko Jaurlaritzaren babespean, Eusko Ikaskuntzaren VII. Kongresua egin zen 1948. urtean, irailaren 12tik 19ra bitartean Biarritzen. “Ez dadila hil euskal arima" goiburua eman zioten, irudi hauek ikusita argi ikusten da dantzak euskal arimaren edo identitatearen parte ikusten zituztela. Maritzuli konpainiaren bideo fondotik iritsi ...