Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak
26 elementuk betetzen dituzte zure irizpideak.
Emaitzak filtratu:
Elementu mota
Data
Ordenatu errelebantzia · data (berriena lehenengo) · alfabetikoki
Barkoxe: Maskaradak 1995 godalet-dantza
Dantzan 2020/04/24 — etiketak: , , , , , , , , , , , , , ,

1995an Barkoxeko gazteek antolatutako maskaradetako irudiak dituzue bideo honetan. Asteburu honetan izango zen berez aurtengo maskaradetako azken saioa. Hamabi emanaldi zituzten aurreikusita Altzürüküko gazteek, baina pandemia dela eta ezin izan dituzte erdiak ere egin. Aurtengoen faltan, duela 25 urteko maskaradetako irudiak argitaratu ditugu gaurkoan. 1995ean Barkoxeko gazteek herrian bertan eman zuten lehen saioko irudiak dira. Begiraleak dantza taldearen bitartez jaso ditugu. 1995eko urtarrilaren 15ean eman zuten lehen maskarada Barkoxeko arizaleek eta arratsaldeko saioan aitzindariek dantzatutako godalet-dantza duzue irudi hauetan. Irudiak: Pettan Ibar, Begiraleak dantza taldea. Godalet-dantza, Barkoxe, 1995-01-15.

 

Non kokatuta Bideoak
Zalgize: Zalgize-Iruriko maskaradak 2014: Godalet-dantza
Dantzan 2014/02/12 — etiketak: , , , , , , , , ,

Godalet-dantza aitzindarien eskutik, Zalgize-Iruriko gazteek Zalgizen bertan eskainitako maskaradetan. Irudiak: Eire Vila. Zalgize, 2014-02-02.

Non kokatuta Bideoak
Pagola: Maskaradak 2024 Godalet-dantza
Dantzan 2024/04/08 — etiketak: , , , , , , , ,

Maskaradetan ikusmira handia sortzen duen dantza da honakoa, eta Zuberoatik kanpo ezagunena dena ere esaten atrebituko gara; godalet-dantzaz ari gara. Irudietan duzuena Pagolako aitzindariek lehen maskaradetan plazaraturikoa. Dantzariek beren dantza gaitasun eta abileziak erakusten dituzte basotik ahalik eta hurbilen, baina edalontzia bota gabe dantzatzeko ahaleginean. Godaletera dantzari gutxi batzuk bakarrik igotzen dira; zuberotarrek godaletaren inguruan eginiko puntuei gehiago erreparatzen diete basora igotzeari baino, zailtasuna urratsetan baitago.

Jean-Michel Guilcher-ek dioenez, hasiera batean lau aitzindarik dantzatzen zuten: txerreroak, gatuzainak, kantiniersak eta zamaltzainak. Egun entseinariak ere dantzatzen du, baina banderadun dantzaria bi mundu gerren arteko garaian hasi omen zen dantzan parte hartzen (1914-1918 eta 1939-1945). Aurten zazpi aitzindari aritu dira; entseinari Xabi Etxart, zamaltzain Xan Intxastoitxipi, txerrero Idoia Lekarotz eta Lore Teilagorri, gatuzain Klea Etxart eta Mattin Laskarai eta Kantiniersa Maika Bartaburu.

Irudiak: Amaiur Aristi. Pagolako maskaradak, Godalet-dantza, Pagola, 2024-01-21.

Non kokatuta Bideoak
Ezpeize: Pettarreko maskaradak 2017 godalet-dantza
Dantzan 2017/05/16 — etiketak: , , , , , , , , ,

Godalet dantza egin dute Pettarreko maskaradako aitzindariek. Pitxuk plazaren erdian ardoz beteta jarritako godalet edo basoaren inguruan binaka aritu dira dantzan, hurrenez hurren: Sophie Petillon eta Arantxa Couchinave txerreroak, Maider Ezquer eta Marine Faurie gatuzainak, Marion Bohateguy eta Maitena Daguerre kantiniersak, Maialen Daguerre eta Jérôme Esconobiet zamaltzainak, eta Aurelie Chabay eta Mathilde Faurie entseinadiak. Guztiek beren urratsak eginda, zamaltzaina godalet gainera igo da eta haren inguruan aritu da dantzan kantiniersa. Irudiak: Eire Vila. Ezpeize, Pettarreko maskaradak, Godalet dantza, 2017-01-22.

Non kokatuta Bideoak
Zoom godalet
Johañe Etxebest 2015/12/09 — etiketak: , , , ,

Godalet dantza üsatü ez den ikuspüntü batetarik...

Non kokatuta Bideoak
Retortillo: botila-dantza 1992
Dantzan 2013/06/10 — etiketak: , , , , , , , , , , ,

Salamancan egin ohi da botila-dantza, ardo botila baten inguruan egiten den trebetasun dantza, Zuberoako godalet-dantzaren antzekoa. Dantzariez gain danbolinteroak ere jo, dantzatu eta botilaren inguruan aritzen da zenbaitetan. Honako honako Ángel Rufino de Haro, El Mariquelo izengoitiarekin ezagutzen den danbolinteroa da birtuosismo erakustaldia egiten duena. Retortillo herrian, 1992an "Tio Frejon" danbolinteroari egin zitzaion omenaldiko irudiak dira. Irudiak Jose Javier de Jesús-ek sareratu ditu. Retortillo, 1992-08-19.

Non kokatuta Bideoak
Polentzi Gezala 1965 euskal dantzak
Dantzan 2018/12/17 — etiketak: , , , , , ,

Polentzi Gezala txistularia eta dantzari talde bat 1965an. Daniel Arbisak sareratu duen 1965ko erreportaje bateko dantza irudiak dira, itxura batean Parisen hartutakoak. Gezala ageri zaigu txistua jotzen eta dantzariak San Migel ezpata-dantza, uztai-handiena eta godalet-dantza dantzatzen. Dantza irudiekin, eskuz margotutako dantzarien eta txistularien marrazkiak tartekatzen dira. Polentzi Gezala Filipe Oihanbururen Etorki taldearekin aritu zen urte askotan; dantza talde profesional modura antolatzen zen Etorki eta nazioarteko bira luzeak egiten zituzten. Polentzi Gezala, Paris, euskal dantzak, 1965.

Non kokatuta Bideoak
Atharratze-Alozeko maskaradak 2022 godalet-dantza
Dantzan 2022/02/18 — etiketak: , , , , , , , , , , ,

Atharratze-Alozeko aitzindariek aurtengo maskaradetako lehen saioan dantzaturiko godalet-dantza edo baso-dantza. Edalontziaren inguruan egiten den dantza da eta dantzariek hainbat urrats dantzatzen saiatzen dira basoa edo godaleta ukitu eta bota gabe. Aitzindari guztiak aritu dira basoaren bueltan dantzan, eta zamaltzaina edalontzira igo da. Aurrena bakarka eta, jarraian, kantiniersak inguruan dantzan zituela. Hemen dantzarien izenak: Entseinaria: Marina Butturini. Zamaltzaina: Antton Aranzet. Txerreroak: Kati Etxebarne eta Sarah Baudry. Gatuzainak: Maritxu Olestiarte. Kantiniersak: Teja Laborde eta Cécile Berzetxe. Irudiak: Aritz Ibañez. Atharratze-Alozeko maskaradak, godalet-dantza, 2022-01-16.

Non kokatuta Bideoak
Barkoxeko maskaradak Maulen 14 - Godaleta
Dantzan 2009/05/12 — etiketak: , , , , , , , ,

Barkoxeko maskaraden emanaldia Maulen. Godalet-dantza. Maule, 2009-03-04.

Non kokatuta Bideoak
Zuberoako dantzak 2003 Zohardia eta Aintzindariak Elkarteak
Dantzan 2010/01/18 — etiketak: , , , , , , , , , ,

Basauriko 31. Dantza Agerketan Zuberoako Zohardia eta Aintzindariak Elkarteak eskainitako emanaldia. Maskaraden hainbat zati: Barrikada, Aitzina pika, Gabota, Larraburu eta Godalet-dantza. Irudiak: Oier Araolaza. Edizioa: Eire Vila. Basauri, 2003-09-20.

Non kokatuta Bideoak