Dokumentuaren akzioak
Xirolarrua
- Egilea
- Juan Mari Beltran eta Fernando Jalon
- Formatua
- CD/liburua
- Editorea
- Soinuenea-Syntorama
- Data
- 2013/12/16
Juan Mari Beltran eta Fernando Jalón 1991tik geroztik dabiltza elkar lanean herri organologia esparruan galdutako instrumentuak berreskuratze bideetan murgilduta. Oraingo honetan, Euskal Herri zabaleko eta Errioxako tradiziozko zenbait pieza hartu eta xirolarrua-gaita de bota eta dultzaina oinarri dituzten soinuak ekartzen dizkigute CD-liburuxka formatua duen lan honetan. Dantzaz beteta ageri zaigu diska: fandangoa, arin-arina, pasodoblea, Villabuenako makila-dantza, mazurka, añarxume mutil-dantza, jota, porrua, sagar-dantza, kadrilea, kontrapasa, zahagi-dantza, txulalai...
Emaitza honen abiapuntua, El Entresaque taldeak (Jalón kide zela) xirolarruaren alde egindako berreskuratze lanean eta Juan Mari Beltranek 2004an argitaratu zuen Xirolarrua-Gaita. La cornamusa en el País Vasco ikerketa lanetan aurkitzen dugu. CDa gordetzen duen liburuxkak ikerketa lan horietatik ateratako zenbait datu interesgarri jasotzen ditu: xirolarruaren eta dultzainaren testuingurua, izendapenak, deskribapenak eta gurean izan duen eta, gaur egun berriz ere, duen erabilera, besteak beste. CDak hogeitabi pieza jasotzen ditu, gehienak herrikoiak eta, Juan Mari Beltran beraren ekarpenen bat edo bestez.
Libuxka atal desberdinetan banatua dago: xirolarrua eta dultzaina kokatzeko azalpen bat lehenengo, CDan jasotako errepertorioaren nondik norakoak atzetik, egile bien biografía labur bat eta bildutako piezen -bai dultzaina eta bai xirolarruarendako- partirurak. Azkenengo orrialdeak, Juan Mari Beltranek berak idatzitako xirolarrua Euskal Herrian deskribatzen duen atal eder batek betetzen ditu: izendapenari buruzko azalpenak, gaita motak, zahagidun gaitari buruzko aipamenak dokumentu zaharretan, instrumentuaren gaur egungo presentzia euskal musikan eta azken urteetan izandako topaketen gaineko datuak jasotzen dira bertan. Azken eranskinak Irudikapen ikonografiak eta Bibliografiak osatzen dituzte. Erdi inguruan liburuxkaren lehen partean jasotako testuen (lehen azalpenak, errepertorioa eta egileen biografiak) gaztelerazko eta ingelesezko itzulpenak ere badatoz.
Liburuxkaren edukia:
XIROLARRUA-GAITA DE BOTA
Zahagidun gaita Euskal Herrian eta Errioxan
- ERREPERTORIOA
- JUAN MARI BELTRAN ARGIÑENA
- FERNANDO JALÓN JADRAQUE
- PARTITURAK
(espainiera eta ingelesezko itzulpenak)
XIROLARRUA
Zahagidun gaita Euskal Herrian
- SARRERA
- IZENDAPENARI BURUZ
- GAITA MOTAK
- ZAHAGIDUN GAITARI BURUZKO AIPAMENAK DOKUMENTU ZAHARRETAN
- XIROLARRUA-ZAHAGIDUN GAITAREN GAUR EGUNGO PRESENTZIA EUSKAL HERRIAN
- AZKEN URTEETAKO TOPAKETAK
- ERANSKINA: IRUDIKAPEN IKONOGRAFIAK
- ERABILITAKO BIBLIOGRAFIA
CDa:
- ERRIOXAKO KALE BUELTAK
- GURE ATSEGINA (fandangoa)
- ARIN-ARIN - MARTIRIETA
- OZKABARTE
- ZELATUN (pasodoblea)
- HERNANIKO BURUHANDIEN DANTZA
- ESKUERNAGAKO MAKIL JOKOA
- EUSKAL BALEAZALEAK (Guria-Orioko arraunlariarena)
- MAZURKA ZUBEROTARRA
- HAU DANTZA
- NAXERAKO BUELTAK
- AÑARXUME (mutil-dantza)
- DIEGO
- JOTA MONTTE
- PORRUSALDA MONTTE
- BAZTANGO SAGAR-DANTZA
- KADRILE COPAIN MAULETARRA
- DANBOLINTEROEN KONTRAPASA
- ZARAGI DANTZA
- TXULALAI
- TXIMISTARRI
- ORHIKO XORIA
XIROLARRUA
JUAN MARI BELTRAN & FERNANDO JALÓN
- Juan Mari Beltran: xirolarrua-gaita de bota, xirula eta ttunttuna, kaskainetak, bonboa, ahotsa
- Fernando Jalón: dultzaina, txirimia eta boha, kaskainetak
- Ander Barrenetxea: danborra, bonboa
- Javier Soldevilla: danborra, kaskainetak, bonboa
- Agurtzane Goñi Zugarramurdi: ahotsa
- Agustin Mendizabal Iturria: ahotsa
- Aintzane Intxausi Zugarramurdi: ahotsa
- Alaitz Guridi Agirrezabala: ahotsa
- Orkatz Arbelaitz Olaziregi: ahotsa
- Grabazioak: Alberite de Iregua eta Oiartzun, 2010-2011
- Edizioa: Iruñea, 2011-2012
- Grabazio eta edizio teknikaria: Javier Ignacio Larrayoz "Larri"
- Produkzioa: Juan Mari Beltran
- SOINUENEA-Syntorama 2012
Dokumentuaren akzioak