Dokumentuaren akzioak
Soinuberri 12
- Egilea
- Soinuenea Fundazioa
- Formatua
- Aldizkaria
- Editorea
- Soinuenea Fundazioa
- Data
- 2020/12/23
2011ko jardunaldietan erromanizazio garaiarekin eta antzinako Erromarekin lotu daitekeen musika izan zen abiapuntua. Daniel Garciak erromanizazio garaiko soinu tresnen erabilpen eta musikaren inguruko hipotesiak azaldu zituen; eta Cristina Majnerok eta Roberto Stancok antzinako Erroman musikaren eta dantzaren inguruan izaten ziren adierazpenei buruz egindako ikerketa aurkeztu zuten. Juan Mari Beltranek, berriz, “Erromanizazio garaiko ingurune honetako balizko hotsak” lanarekin hartu zuen hitza. Euskal Herrian kokatzen da lana eta aurkikuntza arkeologikoak eta dokumentuak ditu oinarrian. Horrela, folkloreko zenbait elementuren sustraiak arakatu nahi izan ditu, besteak beste, Jano jainkoaren eta Otsagabiko dantzetako boboaren arteko harremana lotu ditu.
2012ko jardunalduetan musika tresnen bildumei erreparatu zitzaien batik bat. Jose Luis Loidik eta Lourdes Yarzak munduko hainbat jatorritako soinu-tresnez osatutako beraien bildumaren historia azaldu zuten. Juan Mari Beltranek ere bere ondarearen inguruko azalpenak eman zituen. Etxarri-Aranatzen hasi zen bere ibilbidea, 1958an, txistua eta danbolinarekin hasieran, eta gero, 1966an Argia dantzari taldean herri musika eta kulturaren bilketan hasi zen, eta bide luzea egin du ordutik, soinu-tresnak, hots grabazioak, biblioteka, ikus-entzunezko grabazioak eta fonotekak osatzen dute bere bilduma aberatsa. Alfonso Fernandez Gijongo Museo de la Gaitako zuzendariak estamentu ofizialek musikaren eta kudeaketaren mundua kontrolatzen ez dutenean sortzen den arazoaren ikuspegia eskaini zuen. Ana Telletxeak eta Mikel Lasartek Ortzadar Euskal Folklore Elkartea urteetan egiten ari den lanaren berri eman zuten, herri-dantzek eta kultur adierazpenek gordetzen duten ondare material eta ez-material aberatsa ezagutzera emateko lanaren berri, alegia.
2010-2011ko jardunaldietako edukiez gain 2010. urtean Emilio Xabier Dueñasek idatzitako Tras las huellas del elemento patrimonial. Transmisión individual – Bien colectivo artikulua ere jaso da aldizkarian. Dueñas saiatzen da erakusten nola gorde daitekeen elementu edo adierazpen kultural bat bere sustraiei kalte egin gabe.
Aurkibidea
- Editoriala - Emilio Xabier Dueñas
Herri Musikaren 10. jardunaldiak
- Erromatarren eta baskoi haien musikaren inguruan (Triptikoa eta diptikoa / Egitarauaren aurrerapena)
- Posible uso de instrumentación musical en el norte peninsular en época de romanización / Daniel García de la Cuesta
- Spettacolo e ricerca sulla musica e la danza nell’antica Roma / Cristina Majnero, Roberto Stanco
- Erromanizazio garaiko inguru honetako balizko hotsak / Juan Mari Beltran Argiñena
- La música y los instrumentos de los romanos / Ludi Scaenici (Tailerra)
- Argazki bilduma / Orkatz Arbelaitz Olaziregi
Herri Musikaren 11. jardunaldiak
- Herri musika bildumak (Buletina. Kartela)
- Colección: “Música para ver” / José Luis Loidi, Lourdes Yarza
- Soinuenea-Herri Musikaren Txokoako “Juan Mari Beltran Argiñena Bilduma” / Juan Mari Beltran Argiñena
- Colección del Museo de Gijón / Alfonso Fernández
- Gure herri musikaren hots eta irudiak / Ortzadar Euskal Folklore Elkartea (Mikel Lasarte, Ana Telletxea)
- Herri-funts eta -tresnen kudeaketa museo etnografikoetan (Mahai ingurua. Moderatzailea: Juan Mari Beltran Argiñena José Luis Loidi, Mikel Petrirena (Ortzadar E. F. E.), Alfonso Fernández
- Uztailaren zazpia Lesakan / Emilio Xabier Dueñas (Proiekzioa)
- Argazki bilduma / Orkatz Arbelaitz Olaziregi
Ikerlana
- Tras las huellas del elemento patrimonial. Transmisión individual – Bien colectivo /Emilio Xabier Dueñas
Soinuberri 12
- Zuzendaria: Emilio Xabier Dueñas
- Erredakzio kontseilua: Julio Abascal: Xabier Etxabe, José Alfonso Antequera, Josu Larrinaga, Juan Mari Beltran, Itziar Navarro, Aingeru Berguices, Karlos Sánchez Ekiza
- Laburpen itzulpenak: Emilio Xabier Dueñas (esp), Orkatz Arbelaitz Olaziregi (eus), Martazul Busto (fr), Itziar Navarro (eng)
- Diseinua eta maketazioa: Orkatz Arbelaitz
- Administrazioa: Joseba Zabaleta
- Argitaratzailea: Soinuenea Fundazioa
- ISSN: 2605-4019
Soinuberri 12, Soinuenea Fundazioa, Oiartzun, 2020
Aldizkaria: Soinuberri 12 (pdf-a, 7,4 Mb)
Dokumentuaren akzioak