Dokumentuaren akzioak
Plaza Dantza

- Egilea
- Ortzadar Euskal Folklore Elkartea
- Formatua
- Diskoa
- Editorea
- Ortzadar Euskal Folklore Elkartea
- Data
- 2025/09/26
Plazako dantzetarako musika tradizionalaren bilduma argitaratu du Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak. Fanfarreko musikarien hainbat belaunaldi bildu dituen lana da Ortzadarren 50. urteurreneko ekintzen barruan eginiko disko hau.
Ortzadarrek 15 bat urte daramatza "Plaza Dantza" izena duen saioa eskaintzen. Emanaldian, musikariek eta dantza-gidari lanak egiten dituen pertsona batek publikoa dantzara gonbidatzen dute. Errepertorioan jauziak, fandangoak, zortzikoak, balsak, mazurkak, pasodobleak, habanerak... jasotzen dira. Disko honetan emanaldi horietan erabili izan diren aireak jaso dira, besteak beste.
Grabaketan 29 musikarik hartu dute parte, eta 22 pieza jaso dira. Doinu gehienak orain arte taldeak inoiz argitaratu gabeak dira. Musika jasotzen duen USBari liburuxka batek laguntzen dio, eta aukeratutako doinu bakoitzaren inguruko azalpen laburra ematen da.
Aukeratutako musiken zergatia
- Arco Iris (Bartali) Biribilketa bat da pieza ezagun hau.
- Uztariztarrak Ipar Euskal Herrian Ortzadar taldeko kide batzuek kasettean jasotako musika eta urratsak dira. Gure uste apalean, argitaratu ez den jauzi "klasiko" bakarra litzateke.
- Ezkotixa Europa osoan dantzatutako dantza da, zoritxarrez gurean desagertu zena. Ortzadarrek Soinu-dantza (1995) ikuskizunerako biziarazi zuen dantza hau. Disko honetan bildu dugun doinua oraindik kontserbatzen diren musika ugarietako bat da.
- Pasodoblea-Habanera Musika berean uztarturik doaz bi dantza mota. Ortzadarrek "Erribera" ikus-kizunean erabilitako musiketako bat ahanzturatik salbatu nahi izan dugu.
- Martxa 1 M. Turrillasek konposatutako pieza da hau.
- Amaitzeko soinua Arin-arina/Porrusalda da honakoa. J.J. Ansorenaren lana txistuaz eta fan-farreaz emana.
- Arantzako hiru bueltakoa Ortzadar taldeak inon dantza kuttunik baldin badu, Arantzako Dantza Luzea da horixe. Dantza ziklo honen Hiru bueltakoa deritzon atala aukeratu dugu adibide gisa.
- Zirkulu zirkasiarra Nazioartean gehien hedatu-tako dantzetako bat da hau. Jatorria Ingalaterra du.
- La navarra de Mexico Fandangoa. Manuel Turrillasen bertze sorkuntza bat da honakoa, mexikar doinu tradizional batetik abiatuta.
- Angelare balsa Oso ezaguna den dantza da balsa nahiz eta gurean ez den sobera dantzatua (ekitaldi edo ospakizun jakin batzuetan izan ezik). Guk dakargun doinuak italiar jatorria du, Napolikoa, hain zuzen ere.
- Kadrile Jauregiko dantza da, lau bikotek dantzatua (hortik dator quadrille izena, eta gerora, euskaraz, kadrile) Nafarroa Behereko eta Lapurdiko "polka" izenekin ezagutzen ditugunen aurrekaria.
- Lapurdiko 2. makil dantza Ahaztutako doinua.
- Lapurdiko 3. makil dantza Ahaztutako doinua.
- Neska aztia mazurkak Ezkotixaren historia bera duen dantza da hau. Aurkezten dugun musika oso ezaguna da Pirinio osoan.
- Nafarroa Behereko esku dantza-gidari M. A. Sagasetak "Luzaideko lantzak" liburuan jasoa du musika eta dantzaren deskripzioa; oker ez bagara, liburuan bildua bazen ere, Ortzadarrek ekarri zuen plazara estreinakoz.
- Ortzadar Biribilketa. Manuel Turrillasek Ortzadar taldearentzat espresuki sortutakoa da honakoa.
- Polka Pik Mundu osoan zehar oso zabalduta dagoen dantza da. Dantzatzeko gehien erabiltzen den musika bakarra izan ohi den arren, bertze batzuk ere badaude liburuan sei martxa-musika jasotzen dira. Ortzadarrek bertze hiru musika gehiago bildu zituen. Disko honetan 8. eta 9. izenez ezagutzen ditu-gunak bildu ditugu.
- Nafarroa Behereko 8. eta 9. martxak M.A. Sagasetak argitara emandako "Luzaideko lantzak" liburuan sei martxa-musika jasotzen dira. Ortzadarrek bertze hiru musika gehiago bildu zituen. Disko honetan 8. eta 9. izenez eezagutzen ditugunak bildu ditugu.
- Graciosa y morena Jota. Manuel Turrillasen lana hau ere. Ortzadar taldearentzat berariaz sortua.
- Orbaizetako joko dantza Gurean ohikoak diren joko dantzetako bat da honako hau, hain zuzen, bere garaian Andra Mari Eusko Dantzari Taldeari ezagutu ondotik, gurera ekarritako eta egokitutako dantza.
- 3. makilariena M.A. Sagasetak 3 doinu bildu zituen bere "Luzaideko lantzak" lanean. Lehendabiziko biak ezagunenak eta erabilienak dira gaur egun. Hirugarrena, aldiz, "Ikastolen ereserkia" izeneko kantan eman zuten ezagutzera Pantxoa eta Peiok, Telesforo Monzonek letra jarrita. Musika horren jatorrizko bertsioa dakargu, dantzagarria dena.
- Negartiak: soinu dantza ikuskizunerako (1995) ex-profeso sortutako dantza-jauzia da; jauziak biltzen dituen urratsa ugariak dantza bakar batean biltzeko asmoz sortu zen, baita dantza kantaturi keinu ttiki bata egiteko ere.
Musikariak
- Txistu, Txirula, Silbotea: Aitor Urrutia, Arkaitz Ibarra, Iñaki Arana, Mikel Petrirena, Terentxo Arana
- Akordeoia: Ana Telletxea, Itziar Rekalde, Josu Lizarraga, Naiara Fuente milla
- Zeharkako flauta: Karen Azkona, Maddi Agirre, Nora Esparza, Unai Otegi
- Klarinetea: Borja Piudo, Mikel Juaniz, Mikel Petrirena
- Biolina: Katrin Kanpo, Saioa Eseberri
- Txabela, dultzaina, xirolarrua: Aitor Perez
- Tronpeta: Iñaki Azketa, Mintxo Garaikoetxea
- Saxofoia: Arkaitz Ibarra, Mikel Petrirena
- Perkusioa: Carlos Azketa, Carlos "Txako" Villanueva, Jose Azketa, Josu Ollo
- Gitarra: Ander Zudaire
- Bonbardinoa: Imanol Erkizia, Joseba Ozkoidi
- Kantua: Ana Telletxea, Lina Andueza, Maddi Agirre
- Urratsak: Mikel Lasarte
Diskoa
- Arco Iris (Bartali)
- Uztariztarrak
- Ezkotixa
- Pasodoblea-Habanera
- Martxa 1
- Amaitzeko soinua
- Arantzako hiru bueltakoa
- Zirkulu zirkasiarra
- La navarra de Mexico
- Angelare balsa
- Kadrile
- Lapurdiko 2. makil dantza
- Lapurdiko 3. makil dantza
- Neska aztia mazurkak
- Nafarroa Behereko esku dantza-gidari
- Ortzadar
- Polka Pik
- Nafarroa Behereko 8. eta 9. martxak
- Graciosa y morena Orbaizetako joko dantza
- 3. makilariena
- Negartiak: soinu dantza
Fitxa
- Egilea: Ortzadar Euskal Folklore Elkartea
- Zuzendaria: Mikel Petrirena
- Grabaketa, nahasketa eta masterizazioa: Alberto Porresek Estudios K estudioan
- Diseinua: Josune Elizalde
- Liburuxkako testuak eta estudioko edizio lanen laguntza: Mikel Petrirena eta Ana Telletxea
- Liburuxkako argazkiak: Alberto Porres
- Lege gordailua: NA 1548-2024
Plaza Dantza
Ortzadar Euskal Folklore Elkartea, 2024
Dokumentuaren akzioak