Dokumentuaren akzioak
Ekialdetik kantuz eta doinuz - Ortzadar
- Egilea
- Ortzadar
- Formatua
- Audioa
- Editorea
- Ortzadar
- Data
- 2024/06/01
Donostiako Artezi diskoetxearekin grabatu ziren Ekialdetik kantuz eta doñuz (1976) eta Ortzadar (1979) diskoak; LP moldean plazaratu ziren bere garaian. Orain, Elkar ekoiztetxeak grabazio hauek birmasterizatu eta berrargitaratu ditu USB formatuan, bi diskoak eta azalpen-pdf bat barne. USBa 7 eurotan erosi daiteke formulario honetan ale bat eskatuz.
Ortzadarreko kideek, besteak beste, Jean Salaberry, Charles Bordes, Julien Vinson, Resurreccion Maria de Azkue, Aita Donostia, Manuel Lekuona eta Jorge de Riezu musikari eta ikerlarien kantutegiak izan zituzten iturri grabazio hauetarako. Eta Pierre Bordazaharre “Etxahun-Iruri”, Maurizio Elizalde, Fernando Aire “Xalbador” edo Maurizia Aldeiturriagarengatik ikasitakotik ateratako emaitza jaso zen bi diskoetan.
Irlandako bizipenak izan zituzten oinarri eta, gainera, musika zeltikoa, okzitaniarra eta balkaniarra jotzen zuten hainbat talderen jarduna ezagutu zuten diskoen bidez. Ortzadarreko kideek aipatzen dute, Ez Dok Amairu-ren bueltan, Jose Angel Irigarairen eta Benito Lertxundiren laguntza izan zutela.
Juan Antonio Urbeltzek eta Marian Arregik, Donostiako Argia taldeko arimak, Ortzadarren sorreran eta bilakaeran eginkizun erabakigarria izan zutela diote taldeko kideek: "Haiei zor diegu batez ere birsortze lanetan eta ikerketan zorroztasunez aritu izana, Europako tradizioan txertatutako gure kulturaren iturrietatik eta ikuspegitik abiatuta. Haien ideiek eta eskarmentuak hats emanik, hainbat musika-instrumentu sartzen joan ginen gure soinu-proposamenetan, haietako batzuk ia erabat ahantziak edota bakarlari edo akonpainamendu gisa soilik erabiliak".
Ekialdetik kantuz eta doiñuz (1976)
Musikariak: Pello Gereño: gitarra; José Angel Agirrebengoa: gitarra; Imanol Jimenez: gitarra, armonika, kollareak, muxugitarra; Manolo Egia: gitarra; Humberto Astibia: txirula, flautak; Pilar Pérez: txirribita; Pilartxo Ansa: akordeoia; Rita Aginaga: panderoa; Terentxo Arana: dultzaina.
Lehen aldea:
- Lantzeko ihauteriko doiñua
- Kantatzen behar det asi
- Eresia; Hitzak: Joan de Amendux; Iruñea, 1564; Doiñua: Behenafarrokoa
- Ganix eta graziosa; Inbuluzketa; esteribar
- Coplas del paloteado de Monteagudo; Hitzak: José Jarauta Martínez 'Joseloco', XIXgn mendean; Doinua: Corellaco, XVIIIgn mendekoa
- Ondarribia; Zumaiakoa
Bigarren aldea:
- Urzo xuri polit bat; Behenafarrokoa
- Horra oiloa; Behenafarrokoa
- Huitzi, Lekunberri; Larraungoa
- Laboraria; Behenafarrokoa
- Arri arri mandoko; Otsagi, Ochagavia, zaraitzu, salazar
Ortzadar (1979)
Musikariak: Rita Aginaga: zarrabetea eta ahotsa; Tomás Alonso: xirularru, barroko flauta, perkusioa eta ahotsa; Humberto Astibia: xirula, tanburia, xanbela, zitola, barroko flauta, flageolet eta ahotsa; Imanol Egia: mandola, gitarra eta ahotsa; Kutxo Otxoa de Eribe: arrabitak, zitola, gitarra eta ahotsa; Joxe Angel Agirrebengoa: gitarra; Peio Gereño: gitarra eta armonizazioneak, Juan Huitzi: pianoa, organoa eta klabezina.
- Edukia:
Lehen aldea
- Aldapeko Maria (Orio)
- Gure gelariak (Baxenafarroa)
- Luzaide-ko jauziak (Baxenafarroa)
- Bentatik nator (Larraun)
- Oraiko mutil zarrak (Almandoz-Baztan)
- Pelegri airia (XVIIIgn mendea, Zuberoa)
Bigarren aldea
- Egungo triunfa huntan (Baxenafarroa)
- Goizueta-ko Martxa (Goizueta)
- Xiberuko Branlia (Zuberoa)
- Mari Trapuzar (Igorre-Arratia)
- Margulili artean (Erronkari)
- Oihaneko zuhaitzetan (Zuberoa)
Ekialdetik kantuz eta doiñuz
Ortzadar Kantari Taldea, Iruñea, 2024ko udaberria
Ortzadar
Ortzadar Kantari Taldea, Iruñea, 2024ko udaberria
Dokumentuaren akzioak