Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Argitalpenak Ondartza 50 urte (1963-2013)

Dokumentuaren akzioak

Ondartza 50 urte (1963-2013)

Egilea
Xabier Etxabe Zulaika
Formatua
Liburua
Editorea
Zarauzko Udala-Kultura Saila
Data
2014/10/06

2013an Zarauzko Ondartza taldeak, 50. urtemuga ospatzen ari zela Xabier Etxaberengana jo zuen haren ibilbidea jasoko zuen liburua idaz zezan eskatuz. 50 bat orrialdeko argitalpen hauxe da emaitza.

Bost ataletan banatuta dago liburua, argazki zahar eta berriez jantziak. 1960. hamarkadan, taldearen sorreraren inguruko giroa eta orduko gora beherak kontatzen dizkigu egileak, hurrengo atalean sorrera bera azaldu ahal izateko. Hasierako urte haietan egindako ekitaldiekin jarraitzen du hirugarren atalak. Laugarren atalak Aurresku Zaharrari erreparatzen dio, gerora ere herriko taldeen arteko elkarlanera bidean izan duen garrantziarengatik. Azkenengo atalean 2013an bertan izandako ospakizunak gogoratzen dira.

Aurkibidea

  • Alkatearen hitzaurrea
  • Egileraren hitzaurrea
  • I. 1960. hamarkadako giroa
  • II. Sorrera
  • III. 1963-1968: Zarauzko kultur giroa berpizten
  • IV. Aurresku Zaharra: Zarauzko dantzarien topagune

           a) Zarauzko Aurreskua eta Aurresku Zaharra
           b) Ondartza eta Aurresku Zaharra

  • V, Urrezko eztaiak ospatzen (1963-03-16/2013-06-16)
  • Bibliografia

 

Ondartza 50 urte (1963-2013)

  • Argitaratzailea: Zarauzko Udala-Kultura Saila
  • Testuak: Xabier Etxabe Zulaika
  • Diseinua eta maketazioa: Saioa Perona
  • Zuzentzailea:
  • Onintze Lete Arrieta
  • Kudeatzailea: Ainhoa Subinas - Urola kostako Hitza
  • Inprimaketa: Gertu inprimategia
  • ISBN: 978-84-937684-5-4
  • Lege gordailua: SS-806-2014

Dokumentuaren akzioak