Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Argitalpenak Mascaradas de la Península Ibérica

Dokumentuaren akzioak

Mascaradas de la Península Ibérica

Egilea
Oscar J. González
Formatua
Liburua
Editorea
Oscar J. González
Data
2014/05/27

"Liburu honek Iberiar Penintsulako maskarada nagusienak batzen ditu" dio 722 orrialdeko liburu honen prologoak. Penintsulakoez gain Balear eta Kanariar uharteak ere sartu ditu zaku berean, eta Pirineotan mugaz bestaldeko herririk ere agertzen da.

Egilearen sarreraren ostean mapa batean liburuan jasotako herrien kokapena agertzen da, kolorez eta zenbakiz. Guztira 319 fitxa jaso ditu, denak ere maskarada izenburupean. Kolorez desberdindurik agertzen dira, baina banaketa honen irizpedirik ez da azaltzen. Aurkibidea dator jarraian koloredun zenbaki bakoitzaren ondoan leku izena identifikaturik. Ondoren Maskaraden egitura izenburupean, neguko solstizioaren inguruko erritua ere eskematikoki jasoa ageri da.

Fitxa bakoitza, herria eta probintziaren izenaz gain, idenfikazio zerrendatxo batek irekitzen du:

  • Ospakizunaren izena
  • Ospakizun data
  • Ospakizuna galdu eta berreskuratu zeneko data (biak baleude)
  • Pertsonaia beltzak deitzen dituenen zerrenda
  • Pertsonaia zuriak deitzen dituenen zerrenda
  • Irudikapen edo antzezpen pertsonaiak deitzen dituenen zerrenda
  • Armazones deitzen dituenen zerrenda (egurrezko egiturak alegia)
  • Egiten diren dantza motak
  • Musikarien zerrenda, erabilitako instrumentuez izendaturik
  • Mayo, Maiatzeko Arbola edo Donien Atxa jartzen ote den

Ondoren deskribapen testuak eta argazkiek (zahar edota gaur egungo) osatzen dute fitxa. Bukaeran berriz, berriemailearen izena, adina eta informazioa jasotako data agertzen dira, eta zenbaitetan argazkiak edo bibliogafia nondik atera dituen ere bai, ez beti.

Besteak beste, gureak bilatzen hasita, Bizkaian Markina-Xemeingo aratusteak, Lizartza, Abaltzisketa, Antzuola eta Eskoriatzako inauteriak Gipuzkoan,  Zalduondo, Oion eta Saratsuko ospakizunak Araban, Uztaritzekoak Lapurdi aldean, eta Nafarroan Torralba del Río, Orbaizeta, Arizkun, Beintza-Labaien (dagoeneko desagertutako inauterien gaineko aipamena), Altsasu, Unanu, Zubieta, Ituren, Lantz, Otsagi eta Luzaideko inauteriak aurkitzen ditugu bertan jasoak. Zuberoako maskaradak, nahiz eta orohar probintzia guztiko ospakizunaz jardun, Donapaleun kokatzen ditu egileak, ustez bertan jaso zuelako libururako informazioa.

 

Mascaradas de la Península Ibérica

  • Oscar J.González
  • Diseinua eta maketazioa: J.M.Martín
  • Inprimaketa: Gráficas Eujoa S.A.
  • 05/2009/231 eta 05/2013/258
  • ISBN-13 978-84-616-7534-0
  • 2014 Otsaila

 

Dokumentuaren akzioak