Dokumentuaren akzioak
Mamoxarroak
- Egilea
- Alvaro Bermejo - Joseba Urretabizkaia
- Formatua
- Liburua
- Editorea
- Xibarit
- Data
- 2021/07/03
Mamoxarroen inguruko museoa ireki eta Mamoxarroak. Las máscaras de Unanu (Mamoxarroak. Unanuko maskarak) liburua argitaratu dute uztailaren 3an. Mamoxarrroak eta mutuak Unanuko inauterietako mozorroak dira. Metalezko maskarak edo katolak aurpegian, zumezko makila luzea eskuan, zintzarri zaratatsuak gerrian, Unanuko kaleetan izua eta korrikaldiak eragiten dituzte mamuxarroek inauterietan. Mutuak, berriz, zintzarririk gabe isil isilik agertzen dira sorpresan eta mamoxarroei abisatzen diete nin diren herritarrak.
Mozorro horien maskarek interesa piztuta hasi ziren egileak mamoxarroen inguruan ikertzen. Alvaro Bermejok idatzi du liburua eta Joseba Urretabizkaiaren irudi ederrez jantzi da lana. Argazkiek presentzia handia dute, hainbatek orri osoa hartzen dute. Gorka Legorbururen zenbait marrazki ere sartu dituzte testuekin eta argazkiekin batera. Testuak euskaraz eta gaztelaniaz jaso da liburuan. Bermejok gaztelaniaz idatzi eta Joxemi Saizarrek itzuli ditu euskarara.
Unanuko inauteriez eta mozorroez gain, inauterien testuinguru orokorra edota zenbait kontu mitologiko ere jaso dira, jentilen istorioak esaterako. Hala ere, mamoxarroak eta mutuak dira liburuko protagonistak. Mozorroek erabiltzen dituzten burdinazko katolak Erdi Aroan eginak direla uste da. Egun, horrelako sei bakarrik gordetzen dira herrian. Hainbat testigantza jaso dira liburuan eta garai bateko eta egungo festen bilakaera kontatzen dute. Mozorroen janzkeran, adibidez, izan dira aldaketak. Duela ehun urte edo ttuntturroak eramaten zituzten buruan; egun berriz kapela zabal apainduak. Eta egun kiroletako oinetakoekin ateratzen badira ere, duela gutxira arte abarkekin ibiltzen ziren. Azken urteetan, astearte inauterian ospatzen dituzte jaiak, baina lehen igandetik ateratzen ziren mozorroak.
Liburua aurkeztu duten egun berean, momoxarroei buruzko museotxoa ireki dute Unanun. Herriko inauterietako ondareari balioa ematea da asmoa. Horretarako, lehengo apaizaren bulegoa egokitu dute. Bertan, mamoxarroen eta mutuen arropak, herriko sei maskara zaharrenak eta inauterietako argazkiak daude ikusgai.
Aurkibidea
- Hitzaurrea
- Gizonen maskarak, jainkoen aurpegiak
- Iñauteren maskaren atzetik hau beti horrela izan zen
- Unanuko mamoxarroak eta beste misterio batzuk
- Harrizko maskaren atzean jentilen mundua
- Beriain: maskara, memoria eta ikusmena
Fitxa
- ISBN: 978-84-122816-6-8
- Edizioa: Xibarit Argitaletxea
- Argazkiak eta diseinua: Joseba Urretabizkaia
- Testua: Alvaro Bermejo
- Itzulpena: Joxemi Saizar
- Marrazkiak: Gorka Legorburu
"Momoxarroak" Las máscaras de Unanu
Alvaro Bermejo eta Joseba Urretabizkaia, Tolosa, 2021
Lege gordailua: 978-84-122816-6-8
Dokumentuaren akzioak