Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Argitalpenak Larraungo herri-dantzak

Dokumentuaren akzioak

Larraungo herri-dantzak

Larraungo herrietan XX. mende hasieratik erdialdera arte egiten ziren dantzak. Nafarroako Larraun bailarako herri-dantzen bilduma zabala eta xehea osatu du Juan Mari Beltranek liburu eta diska bana dituen argitalpen honetan, eta XX. mende hasieran bizirik zirauen nekazal gizartean egunorokotasunean, ospakizunetan edota festatan egiten ziren dantzak jaso ditu: bikote-dantzak lotuan, ingurutxoak, soka-dantzak, almute-dantza, silla-dantza.
Egilea
Juan Mari Beltran Argiñena
Formatua
CD + liburua
Editorea
Soinuenea - Herri Musika Txokoa
Data
2017/04/24

Dantzen deskribapenarekin batera, larraundar zahar askoren testigantzak jaso ditu, eta Juan Mari Beltranek ohikoa duen moduan, erabiltzen ziren musika-tresnen deskribapen eta sailkatze zehatza dauka. Horrekin batera, musikari eta soinu-joleei buruzko informazio zabala bildu du eta, besteak beste, danbolinteroen eta akordeoiaren arteko talka eta trantsizioa ere kontatzen dute informatzaileek. Nabarmentzekoa da, era berean, pandero-jotzaileei buruzko aipamena, non garbi azaltzen den emakumeek egiten zutela.

Oro har, hedapen edo sona zabalagoa duten ingurutxo, fandango eta arin-arin, edota helduko dantzez gain, joko eta jolas dantzak jasota daude: artazuriketako dantzak, silla-dantzak, eta almute-dantzak. Komunitatearen aurrean beren trebezia erakusteko une gisa deskribatzen dira. Bereziki, almute-dantza. Almuteak, aleak jasotzeko neurria ematen zuten kutxak izanik, haien gainean dantzatzen zuten gazteek, desafioka eta norgehiagokan.

Pieza bereziak ere aurki litezke, diskako 25. inguru-txiki pieza kasu. Ingurutxoetako doinu gehienetan ez bezala, ez dauka egitura erregularrik eta musika-esaldien barruan errepikak egiten dira, dantzari zuzen eraginda.

Hogeita hamabi musika-piezaren grabazioak eta pieza bakoitzaren partitura eta deskribapenarekin osatzen da liburua.

Edukiak

Dantza-jokoak

1.- Silla-dantza
2.- Silla-dantza
3.- Silla-dantza
4.- Katadera dantza
5.- Alki dantza
6.- Almute-dantza

Ezpaiñetako soñua

7.- Fandangoa
8.- Arin-arina
9.- Martxa
10.- Balsa

Ingurutxoa

11.- Martxa: Inguru-handi eta zortizko-bilantzikoak 
12.- Inguru-handi 1
13.- Inguru-handi 2
14.- Zortzikoa
15.- Inguru-handi 3
16.- Zortzikoa - Aresoarren bandera (kantatua) 
17.- Zortzikoa - Aresoarren bandera
18.- Inguru-handi 4
19.- Zortzikoa - Bilantziko
20.- Inguru-handi 5
21.- Zortzikoa - Bilantziko
22.- Zortzikoa - Errazkingo neskatxak
23.- Inguru-handi 6

Inguru-txiki multzoko dantzak

24.- Inguru-txiki 1
25.- Inguru-txiki 2
26.- Inguru-txiki 3
27.- Inguru-txiki 4
28.- Inguru-txiki 5
29.- Inguru-txiki 6

Ingurutxo ondorengoak edo ingurukoak

30.- Jota
31.- Bizkaiko
32.- Martxa

Larraungo herri-dantzak

Larraungo herrietan XX. mende hasieratik erdialdera arte egiten ziren dantzak

  • Egilea: Juan Mari Beltran Argiñena
  • HMB-20161154-CD
  • Lege Gordailua: SS-1154-2016

Soinuenea, 2016

Dokumentuaren akzioak