Hemen zaude: Hasiera Argitalpenak Lanestosa, su Danza y sus Danzantes

Dokumentuaren akzioak

Lanestosa, su Danza y sus Danzantes

Egilea
Jose Manuel Irastorza
Formatua
Liburua
Editorea
Lanestosako Udala
Data
2007/08/10

Egilearen sarrera
Liburu honen argitalpenarekin, Lanestosako dantza eta dantzariak omendu nahi dira, eta aldi berean, eskerrak eman, belaunaldiz belaunaldi, aintzinako ohiturak bizirik irauteko lan egin duten dantzariei.
Gure dantzak, Hiriko ondare kultural garrantzitsuena izanik, euskarri sendo bat behar zuen bere historia, eta batez ere, berau nola tajutu den zehatz mehatz jasoko zuena. Liburu honek grafikoagoa izan nahi du historikoa baino; dantzariek eta dantzaren garapenak dute jomuga. Azken baten kontsulta liburua izan nahi du, dantza taldeek eta euskal folklorezaleek noznahi erabiltzeko.

Dantza munduaz gain, liburu honetan Euskal Herriko mendebaldeak muga egiten duen hiriaz ere hitz egiten da. Izan ere, aipatu beharrekoak dira Lanestosa eta inguruko paraje zoragarriak, lanestosarrak hain harro bizi eta kanpotar bisitariak, paisaia gozatzearekin, ustegabean, txundituta uzten dituzten altxorrak. Hedaduraz Bizkaiko hiribildurik txikiena izan arren, Lanestosa, ez da aitzakia izan herri ohiturak, eta tradizioa tajuz gorde eta garatzeko. Gainera, Jaurerrian den Erdi Aroko eraikuntza gunerik osatuenaren jabe da. Liburuan murgildu ahala, irakurleak hiriko kale harriztatuak era harrizko etxauntza ederrak miretsi eta gozatzeko parada izango du, Kalera ibaiaren zurrumurru etengabea lagun duelarik.

Liburuaren irakurketarekin Hiriaren istoriaz, ohiturez, tradizioez, eta batez ere, dantzaz eta dantzariez gehiago jakitea lortu bada, zalantzarik gabe, helburua bete egin da.

Tamalez, liburu hau gaztelaniaz bakarrik idatzi dut, lanestosatarrak eta batez ere liburu honen irakurlegaiak oraindik euskaraz trebatu gabe daudelako. Gaur egun, gaztelania hizkuntza nagusia izan arren, zorionez, egoera aldatzen ari da eta gero eta euskera gehiago entzuten da uriko kaleetan.


Aurkibidea:

1- Lanestosa

- Orígenes

- Historia

- Casco Urbano

- El rio Calera y sus puentes

2- Formas de vida

- Minería

- Molinos

- Agricultura

- Ganadería

3- Costumbres y tradiciones

- Los Aguinaldos

- Las Marzas

- Las Pascuas

- Carnavales

- Semana Santa

- Banda de Música

- Corridas de toros

- Fiestas y Procesiones

4- La danza

- Historia

- Música y melodía

- La Procesión

- Los Vivas

- Los Danzantes

- Actuaciones

- Anécdotas

5- Situación actual y futuro de la danza

6- Fotografías



Jose Manuel Irastorza
Lanestosa, su Danza y sus Danzantes
Lanestosako Udala, 2006

Dokumentuaren akzioak