Dokumentuaren akzioak
Koloreaga 0.2
Koloreaga, Euskal Herriko festagileak koloreztatzeko liburuaren bertsio gaurkotua argitaratu du Iruñeko Duguna dantza taldeak bere 75. urteurrenean. Euskal Herri osoko dantza ohiturak aztertu eta hautatuta Asisko Urmenetak egin ditu marrazkiak.
- Egilea
- Duguna - Iruñeko dantzariak
- Formatua
- Liburua
- Editorea
- Duguna - Iruñeko dantzariak
- Data
- 2024/04/08
Koloreaga, Euskal Herriko festagileak koloreztatzeko liburuxkaren 0.2 bertsioa duzue honakoa. 2010. urtean argitaratu zuten lehenbizikoa. Orduko hartan, Nafarroa Garaiko festagileak hartuzituzten aintzat. Koloreztatzeko esparrua zabaldu dute honakoan, Euskal Herri osoko dantza-ohiturak ekarriz liburu honetara. Bestetik, hamalau urtetan euskal dantzaren egoera aldatuz joan da. Garaian gizonezkoek bakarrik ematen zituzten hainbat dantza, genero bereizketarik gabe ematen dira egun. Errealitate hori islatu nahi izan da liburuxka berri honetan.
Errealitate koloretsuago batendako, Koloreaga berri bat. Dantza itzazue arkatzak! Marrazki on!
Aurkibidea
- San Fermin Aldapakoaren ezpata-dantzariak, eta trokeo-dantzariak, (Iruñea).
- Maskaradetako aitzindariak eta beltzeria (Zuberoa).
- Igartzako ezpata-dantzariak (Beasain).
- Animalien dantzariak eta Margarito hartza (Iruñea).
- Bordon-dantzariak (Bera).
- Axeri-dantzariak (Andoain).
- Xemeingo ezpata-dantzariak, (Markina-Xemein).
- Koko-dantzetako pertsonaiak (Eibar).
- Korpus dantzariak (Oñati).
- Dantzariak eta Katximorroa, (Eltziego).
- San Martingo ezpata-dantzariak (Biarritz).
- Argia dantzari taldea (Donostia).
- Iruinkokoko kokoxuri eta kokobeltzak (Iruñea).
- Alde zaharreko paloteau-dantzariak (Tutera).
- Kaixarranka, (Lekeitio).
- Ezpata-dantzariak (Zumarraga).
- Sorgin-dantzariak (Lasarte-Oria).
- Makila-dantzaria eta boboa (Otsagabia).
- Kaskaroten konpartsa (Uztaritze).
- San Lorenzoko dantzariak (Iruñea).
- Errebonbiloak (Elorrio).
- Ezpata-dantzariak (Iurreta). Irailaren 28 eta 29an
- Libertimenduko bolantak eta zirtzilak (Baigura)
- Arrateko trokeo-dantzariak (Eibar).
- San Ferminetako trokeo-dantzariak (Iruñea).
Fitxa
- Editorea: Duguna - Iruñeko dantzariak
- Orrialde kopurua: 64
- Tamaina: A4
- Urtea: 2024
- Prezioa: 12 euro
Koloreaga: Euskal Herriko festagileak
Duguna - Iruñeko dantzariak, Iruñea, 2024.
Dokumentuaren akzioak