Dokumentuaren akzioak
Herrikoi-musika sorta 1
- Egilea
- Argia Euskal Dantzari Taldea
- Formatua
- LP - Mp3
- Editorea
- Herri Gogoa
- Data
- 2011/02/03
Argia Euskal Dantzari Taldeak 1970an ateratako diska da honako hau. Otsagabiako dantzak bi klarineterekin jota grabatu ziren, Otsagabian bertan garai batean jo izan ziren eran. Eta Jaurrietako Axuri-beltza berpiztu berria zena lau haizetara zabaldu zen diska honen bidez.
Hona diskak jatorrizko argitalpenean jaso zituen argibide testuak:
Diska honekin, herrikoi-musika sortari asiera ematen diogu. Hontan euskalerri zear bilduriko doiñuak doazi; gure herriaren agerpen baten antzeko zerbait egin nahi dizan dugu. Joile eta dantzariak Argia tadekoak dira; Ez dok amairu taldeko batzuen laguntzarekin.
BELATZARENA
Doiñu oso ezauna Ori mendiko inguruetan. Belatzaren antzeko izan nahiz, artzainek erabiliko zutela pentsa dezakegu. Hontaz txirulaz jota azaltzen dugu, aurretik txalaparta eta ondotik gitarra doazilarik.
OTSAGIKO DANTZAK
Garbi asko nabari da, dantza sail honek antziñako kutsu dadukala. Dantza hauetako Bobo deritzaionak, erromatarren JAno jainkoaren antza duela ohar gaitezke. Zatiak: pasei, enperadore, katxutxa, dantza, modorro, pañuelo-dantza eta jota. Hontan klarinetez jota azaltzen dugu. Otsagiko herrian horrela egin ohi zen, geroztik dultzaina sartu ba da ere. Dantza hauk, irailaren Otsagiko festetan dantzazen dira, eta oraindik ere biz-bizirik daude.
ARIZKUNGO SAGAR DANTZA
Dantza hau, Baztan ibarreko zenbait herritan, eta batez ere Arizkunen, ihauteri karietara dantzatu ohi da. Dantzatu ondotik, atsal askari on baten egiteko asmoarekin, lau gazte, lukainka, gazta, odolkiak, txingar eta abar bildu nahiz, herriko karriken barrena ibiltzen dira. Eskuetan zenbait sagar daramazkitela, dantza hau etxe batzuen aurrean dantzatzen dute.
EAURTAKO AXURI BELTZA
Azkue zenak egindako bilduman "dantza kantatuak" delako saillan dator; eta musiko eta mutil-dantzaren antzeko dela esaten digu. Auñamendi etxeak argitaratu zuen liburuxka batean, neskatxa-dantza bezala dator.
Musika-tresnak, kordeoia eta txirula erabiltzen dira. Kordeoia, Saraitzuko ibarrean oso erabillia izan delako, beste musika-tresna asko bezala: txirribita, klarinete, gitarra, bandurria, eta abar. Honekin, gaur ez-ezagun eta arrotz deritzaigun kultura-mota interesgarri bat zer garrantzikoa izan zen ohart gaitezke. Bestalde artzaingoarekiko kutsua nabari dedin, txirula egokiena iruditu zaigu.
ZUBEROKO BRANLIA
Zuberoan oso ezaguna den doiñua. Muxiko bat da. Pastoraletan, asieran, bukaeran eta "aingeruak", "apezpikuak", eta "aita saindua" agertzen direlarik jo ohi da. Azkue zenak, Atarratzeko Albert Constantin jaun zenak adierazirik bildu zuen. Hontan, txirulaz jota azaltzen dugu.
LEITZAKO INGURUTXOA
Ingurutxoa, Nafarroako ifar-aldean oso edaturik egon den dantza da. Inguru-dantza da, eta ordulari-orratzen abiaduararen kontra dantzatzen. Beste lekutan ere, ba dira era hontako dantzarik. Leitzako herrian bizirik dirau. Urteoro, jai haundi eta festetan dantzatzen da. Dantza honen zatiak hauek dira: soka-dantza, belauntziko, soka-dantza, inguru-txiki, inguru-haundi eta inguru-txiki.
ITTURINGO SOKA-DANTZA
Euskalerrian, gizon eta andreen arteko danztarik ezaunenak, aurresku eta ingurutxoa dira. Soka-dantza, dantzatzeko moldez haien idurikoa da, bainan ez hainbeste musikaz. Nafarroan, Malda-errekako eskualdean bizirik dirau, eta batez ere Itturingo herrian. Danzta hau, Itturingo alkateak Bestaberri-kari bere botereak Lagasa eta Aurtiz auzoetako alkateari ematekoan dantzatzen da; jaundone Joane egunez; Mendaur-ko Trinitate deitzen den baselizarako beilan, bai eta ihauterietan ere. Lau zati ditu: aunitz urtez, mutil-dantza, soka-dantza eta zortzikoa.
ARRATIAKO ALBOKA
Ez da asko, albokaren berri ematen diguten idatz-lanik. Ahoz-aho berriz, haren bizitzaren egoera gaur arte heldu zaigu, eta horrela, artzaingoarekiko musika-tresna dela badakigu. Gaur Gipuzkoako zenbait lekutan, eta batez ere Bizkaian bizi da. Tresnak sei nota besterik ez ditu, eta behar bada horrengatik jotzeko piezak ez dira oso ugariak. Horrela, albokaria bertsolari bihurtzen zaigu, doiñuak inprobisatu ohi bai ditu. Zaldabaio batez laguntzen da, eta kalejira, orripeko eta porrusaldak jotzeko erabiltzen.
Alde 1
Belatzarena
Otsagiko dantzak
Arizkungo sagar dantza
Eaurtako axuri beltza
Alde 2
Zuberoko branlia
Leitzako ingurutxoa
Itturingo soka-dantza
Arratiako alboka
Diska osoa deskargatzeko:
Diskaren doinuak banan-banan mp3 formatuan:
9. Arizkungo sagar-dantza (mp3)
10. Eurtako axuri-beltza (mp3)
12. Leitzako ingurutxoa 1 (mp3)
13. Leitzako ingurutxoa 2 (mp3)
14. Itturingo soka-dantza 1 (mp3)
15. Itturingo soka-dantza 2 (mp3)
Herrikoi-musika sorta 1
Argia dantzari taldea
Donostia, 1970
Dep.Leg. SS-151-70
33 1/3 r.p.m.
Dokumentuaren akzioak