Dokumentuaren akzioak
Herri musika ta dantza
- Egilea
- Aiko
- Formatua
- CD
- Editorea
- Aiko Kultur Elkartea
- Data
- 2007/06/26
01 Bedaxagar (mazurka)
02 Los Hermanos Anaiak (pasodoblea)
03 Edurre (pasodoblea)
04 23koa (foxa)
05 Lasa (baltsa)
06 Zazpikoak (iauziak)
07 Arraño (6/8ko kontraiantza)
08 Galtzetaburu (txotisa)
09 Migerlea (tangoa)
10 Bedaxagar (txotisa)
11 Aurtzaka (kontrapasa-agurra)
12 Habanera (Habanera 18/98)
13 Atxanieta (sokadantza)
14 Cousin Tapi 3+2 (jota herena)
15 Laborda (polka)
16 Ekaitza (6/8ko kontraiantza)
17 Artetxe (mazurka)
18 Bahia Blanca (tangoa)
19 Lasa (kontrapasa)
20 Artetxek deuko (lehenengoa)
21 Artetxek deuko (bigarrena)
Musika eta dantza tradizionala ezagutarazi, ulertu, ikertu, irakatsi, sustatu, bultzatu, garatu, herrikoitu, gizarteratu eta gureganatu nahi dugun musika eta dantza maisu talde bat elkartu eta Aiko sortu genuen. Hiru esparru osagarritan lanean dihardugu: batetik dantzaldi gidatuak egiten ditugu, bestalde "Maisuak" izeneko emanaldi bat ere badugu, eta guzti honen lagungarri, dantza eta musika tradizionalaren inguruan ikastaro eta tailerrak ere eskeintzen ditugu (informazio gehiago www.aikotaldea.com).
Dantzarako musika egitea gogoko dugulako, dantzatzea maite dugulako, jotzen, dantzan eta irakasten dihardugu. Eta guretzat musika eta dantza uztarturik doaz berez: elkarren osagarri eta lagungarri. Horrela, Aiko taldeko ikerketa eta garapeneko departamentuan, musikari eta dantzariak elkarrekin lanean aritzen gara: doinu berriak proposatuz, koreografia jakin baterako musika egokituz, erritmo arazoak aztertuz eta landuz, e.a. Helburua, dantzatzeko egokia den musika sortzea, elkar-lan horren ondorioa da esku artean duzuen grabaketa, 21 musika pieza dantzatzeko: mazurka, txotis, pasodoble, jota, porru, balts...
Partaideak
Akordeoiak
eta kantua, Aitor,
Juanita Usabiaga eta Patxi Furundarena semea.
Gitarrak, Alvaro, Mª Carmen Martinez eta
Alberto Garcíaren semea
Txirula,
ttunttuna, txistuak, danborrak, panderoak, kriskitinak, bazkalondoko perkusioa
eta kantua, Sabin,
Kontxi Belandia eta Bizente Bikandiren semea.
Kajoia,
kajea eta kastañetak,
Asier, Edurne Artetxe eta Txetxe Garcíaren semea.
Dultziña, Martin, Marisa Gutierrez eta
Martin Ariztimuñoren semea.
Ordezko
pianojolea bankilloan,
Gorka, Mª Carmen Urbieta eta Ramón Aginagaren semea.
Dantza
ergonomikoa, Jon,
Kontxi Sein eta Juantxo Mayaren semea.
Dantza
estetikoa, Vanesa,
Merche Bellon eta Manuel Castañoren alaba.
Dantza
organikoa, Patxi,
Gloria Esther Larrea eta Alberto Labordaren semea.
Ahalduna
("El apoderado"), Pablo, Mª Jesus Txertudi eta Pablo Montesinosen semea.
Koordinatzailea, Amaia, Mª Luisa Telletxea eta Fernando
Bilbaoren alaba.
Grabaketa
teknikaria,
Martxel, Izaskun Silva eta Kaki Arkarazoren semea.
Gure
teknikaria, Mario,
Mª Jose Llantada eta Pepe Fernándezen semea.
Diseinu
grafikoa, Iñigo, Mª
Carmen Fonseca eta Jesús Ordozgoitiren semea.
Copyright
Aiko
Kultur Elkartea 2007.ko diskaren edizioarena, bertan argitaraturiko musika lan
ezberdinena bakoitzaren konposatzaile edo egileei dagokio.
Aitor
Furundarena Usabiaga honako dantzena: 04. 23koa, 11. Aurtzaka, 16. Ekaitza
eta 18. Bahia Blanca.
Sabin
Bikandi Belandiak honako dantzena: 01. Bedaxagar (mazurka), 02. Los Hermanos
Anaiak, 03. Edurre, 05. Lasa (baltsa) 06. Zazpikoak, 07.
Arraño, 08. Galtzetaburu, 09. Migerlea, 10. Bedaxagar
(txotisa), 12. Habanera 18/98, 13. Atxanieta, 14. Cousin
Tapi 3+2, 15. Laborda, 17. Artetxe, 19. Lasa (kontrapasa),
20. Artetxek deuko (lehenengoa), 21. Artetxek deuko (bigarrena).
Erabilitako musika tresnak
Akordeoiak: Pigini, 8" ab8"
ab8" ab-ko eta 8" ab8" ab16" abko "Gaupasa"-k,
B-100, C-220 eta Sirius.
Gitarrak: Akustikoa, Martin 00C-16RGTE
Premium, Jumbo. 77 Española, Camacho, Madrid, 1988.
Alboka: Jose Mari Mintegi, Galdakao, c.
2001.
Txirula: Didier Queheille, Iruri, c.1979,
ezpela.
Ttunttuna: Boi Pages, La Porrera (Priorat),
c.1999, intxaurra eta gerizondoa, nylonezko sokak.
Txistuak: Fa naturalean, Keller, Zarautz,
granadillo eta zilarra. // Mi bemolean, Jose Mari eta Pepe Gancedo, Amurrio,
2006, granadillo eta altzairua.
Danborrak: 10""koa, Jose Manuel
Agirre, Tolosa, c.1998. // 12"koa, Marius Folch, Barcelona, 2006. //
14"koa Asierrek Perutik 2006an ekarritako danbor handia.
Bazkalondoko
perkusioa: Pinuzko
ahulki sendo baten gainean estrategikoki jarritako katilu, koilara eta platerak
+ Martxelen mikroak jartzeko abilezia.
Panderoak: 12"koa, Jose Manuel Agirre,
Tolosa, 1999, metalezko txintak Davide Conteren pandero batetik hartuak. //
10"koa, Somede, Pontedeume, 2006.
Kajoia: NP, Paquito Baeza, 2005.
Kaja: Black Swamp, 2005.
Dultziña: Iruñako Gaiteroak, Iruña, 2004,
granadillo eta zilarra.
Kastañetak: Jacinto Guerrero, 2004.
Musika organikoa, naturala, ekologikoa
Diska
honetanko musika modu naturalean ekoiztu eta grabatu da, gehigarri kutxagarriak
erabili gabe, eta ekoizpen prozedura osoan gizakia eta natura errespetatzen
duten osagaiak erabiliz, musikaren produkzio jasangarria zihurtatzen duten
musikarekin.
Dokumentuaren akzioak