Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Argitalpenak “Guziak dantzari”, dantzari buruzko eztabaidak eta generoa euskal probintzietan (XVIII – XIX)

Dokumentuaren akzioak

“Guziak dantzari”, dantzari buruzko eztabaidak eta generoa euskal probintzietan (XVIII – XIX)

XVIII. eta XIX. mendeetan erromeria eta plazetako dantzaldien eta, oro har, dantzaren inguruan euskal gizartean izan ziren eztabaidak genero ikuspegitik aztertu ditu Bakarne Altonagak.
Egilea
Bakarne Altonaga Begoña
Formatua
Liburua
Editorea
Manuel Larramendi Kultur Bazkuna
Data
2021/02/02

Erosi liburua dendarako saski-botoia

Dantzaren inguruan idatzi zuten Larramendi, Calatayud, Mendiburu eta Iztuetaren lanak ikertu ditu besteak beste. XVIII. eta XIX. mendean erromeria eta plazetako dantzaldien eta dantzaren inguruan izan zen eztabaidan hainbat egilek, eliz-gizonak gehienak, parte hartu zuten, eta lan horiei genero ikuspegitik begiratu die Bakarne Altonagak. Horrekin batera, XIX. mendean euskal identitatearen inguruan dantzak eta generoak jokatu zuten papera ere aztertu du lan honetan. Filosofian lizentziatua eta Historia Garaikidean doktorea da Altonaga. II. Manuel Larramendi Ikerketa Saria irabazi zuen 2017.

XVIII. mendean, moralitate katolikoaren eta dantzaren ohitura arautzearen artean sortutako tentsioak aztertzen ditu. XIX. mendean berriz, Antzinako Erregimenaren krisia eta, horren baitan, kontserbadoreen eta liberalen arteko tentsioak dantzan eta generoan nola gorpuztu ziren ikertu du. 

Edukiak

Sarrera
1. Atala: Dantzak "Argien mendean". Moralitate katolikoa eta dantzaren ohitura arautzearen arteko tentsioak
 1.1. "Noli me tanguere": XVIII. m endeko euskal probintzietako prozesu ebanjelizatzailea eta dantza
 1.2. "Que se dance con modo honesto y decente": Manuel Larramendiren Gipuzkoako dantzen apologia eta emakume gipuzkoar bertutetsuak
 1.3. Ilustrazioaren ekarpena: dantza eta gorputzaren generizazioa
2. Atala: Antzinako Erregimenaren krisia eta XIX. mendea
 2.1. Errekazionarioak eta agintari zibilak: dantzak debekuaren eta sustapenaren artean
 2.2. Dantza euskal tradizioaren eta nortasunaren osagai gisa: genero iruditeria eraikitzen
 2.3. Dantzaren defentsa liberalak: dantza euskaldunen izpiritu askeraren eta xaloaren adierazgarri
 2.4. Dantzaren folklorizazio prozesua eta errealitate sozial nahasiaren pertzepzioa
Ondorioak
Iturriak eta bibliografia

Fitxa

  • Liburu-aurkezpena: Guziak dantzari: Dantzari buruzko eztabaidak eta generoa euskal probintzietan (XVIII-XIX).
  • Egilea: Bakarne Altonaga Begoña.
  • Data: Andoain, 2020
  • Orrialdeak: 192
  • Argitaletxea: Manuel Larramendi Kultur Bazkuna 
  • ISBN: 978-84-945641-3-0

Erosi liburua dendarako saski-botoia

Dokumentuaren akzioak