Dokumentuaren akzioak
Gorulari dantzak
- Egilea
- Iñaki Irigoien Etxebarria
- Formatua
- Aldizkaria
- Editorea
- Iurretako Mikel Deuna dantza taldea
- Data
- 2024/06/19
Gorulari izenarekin ezagutzen diren hiru dantzei buruzko historia jasotzen du 40 orrialdeko liburuxka honek. Linuaren estanpa, zinta-dantza (Domingilloa deitua) eta arku-dantza dira gorulari dantza bezala ezagutzen direnak.
Irigoienek azaltzen duenez Durangoko Korpus dantzetan aurkitzen da dantza hauen sustraia. Galduta egon ziren eta 1886an Durangoko Euskal Jaietan errekuperatu eta egokitu egin zituzten. 1936ko gerraren ondorioz galdu egin ziren berriz eta 1973an Iurretako dantza taldeak berreskuratu egin zituen.
Dantzari-dantza eta erregelekin batera Iurretako eta Durangoko dantza errepertorioaren parte dira gorulari dantzak.
Aurkibidea
- Dantzen Jatorria
- Dantzen hedapena
- 1973 berreskurapena
Fitxa
- Testua: Iñaki Irigoiren
- Argazkiak: Irazabal-Agirre artxiboa, Juan Antonio Aroma
- Maketazioa: Eduardo Briñas [Iurretakopil]
- Argitalpenaren prestaketa: Jon Gaminde, Xabier Boveda, Jon Irazabal
Gorulari dantzak
Iñaki Irigoien Etxebarria, Iurretako Mikel Deuna dantza taldea, 2024.
Dokumentuaren akzioak