Dokumentuaren akzioak
Gorputz adierazpena Lehen Hezkuntzan
- Egilea
- Maria Teresa Vizcarra
- Formatua
- Liburua
- Editorea
- Euskal Herriko Unibertsitatea
- Data
- 2015/07/22
Irakasle Eskolako ikasleek eta Maria Teresa Vizcarra irakasleak bideratutako lanaren emaitza da hau. Hezkuntza mailan Gorputz-adierazpenaren inguruko Practicum lanek osatzen dute 212 orrialdeko liburuxka. Oinarri teorikoak irakasleak jarri ondoren ikasleek Unitate Didaktikoak prestatu eta praktikan jarri dituzte, modu horretara Gorputz Adierazpena ikasgaiaren interpretazio bat ematen dutelarik. Landutako gaien artean badago dantzaren irakaskuntzaren inguruan dabilen bat ere.
Zortzi ataletan banatuta lehenengo bietan Gorputz-adierazpenaren irakaskuntzari buruzko oinarri teorikoak azaltzen ditu Maria Teresa Vizcarrak, ondorengo seietan ikasleen practicum esperientziak jasotzen diren bitartean. Azken hauetan ondokoak dira jorratzen diren gaiak: Gorputza: ezagutzarako tresna, Gorputz adierazpena: gorputza, komunikaziorako tresna, Dramatizazioa, Dantzak lehen hezkuntzan eta Gorputz adierazpena lantzeko emozioak, motibazioak eta aholkuak.
Dantzaren inguruan ari den atalean dantzaren, dantzen eta honen dimentsioen inguruko definizio ezberdinekin sarrera bat egin ostean, dantzak curriculumean duen lekua aztertu eta honek eskolan, ikasleei egiten dizkien ekarpenen inguruan solasten da Amaia Martinez de Guereñu. Amaitzeko 6 saioko proposamen didaktiko bat aurkezten du.
Liburuaren edukia
- Argazkien aurkibidea.
- Irudi eta taulen aurkibidea.
- Sarrera.
- Gorputz-adierazpena zer da? Kontzeptua (Maria Teresa Vizcarra eta Naroa Murua)
- Gorputz-adierazpenaren trataera LOE legearen arabera. (Maria Teresa Vizcarra)
- Gorputz-adierazpena: gorputza, ezagutzarako tresna ( Ivan Villalba)
- Gorputz-adierazpena: gorputza, komunikaziorako tresna (Eneko Rodriguez San Juan)
- Dramatizazioa (Asier Otegi, Libe Laskurain eta Itziar Urkijo)
- Dantzak Lehen Hezkuntzan (Amaia Martinez de Guereñu)
- Gorputz-adierazpena lantzeko emozioak, motibazioak eta aholkuak (Itziar Urkijo)
Fitxa
- Izenburua: Gorputz-adierazpena Lehen Hezkuntzan
- Autoreak: Maria Teresa Vizcarra (Koord.), Nagoa Murua, Ivan Villalba, Eneko Rodriguez San Juan, Asier Otegi, Libe Laskurain, Itziar Urkijo, Amaia Martinez de Guereñu.
- Editorea: Euskal herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua
- ISBN: 978-84-9860-971-4
- Lege gordailua: BI-571-2014
Gorputz adierazpena Lehen Hezkuntzan
Maria Teresa Vizcarra (koord.), Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua.
Dokumentuaren akzioak