Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Argitalpenak Faustin Bentaberri, Anaban

Dokumentuaren akzioak

Faustin Bentaberri, Anaban

Egilea
Leinua Txaranga
Formatua
CD
Editorea
Elkarlanean
Data
2002/02/25

Faustin Bentaberry
Faustin Bentaberry garaztar xirribikari haundia Izpuran sortu zen 1869an. Bere osabarekin ikasten du xirribita jotzen, bere baitarik klarinete bat erosi aitzin. Bizibidez bere aitari lotua da, musikaren mundua erakargarriagoa zaiolarik. Tirria berezi bat izanik euskal jauzientzat, osabak jo aireak altxatzen ditu eta Faustin Orkesta sortzen du, ez baitzen ausartze ttipia garaia ta gizartea kontutan hartuz. Txarangak lagundurik, aintzinako dantzak erakasten ditu eta berriak ere sortzen. Bere famak Garaziko mugak gainditzen ditu: Europa zeharkatzen du zortzi dantzariz osatu taldearekin. 1935-ko otsailaren 15ean Hezkuntza National Ministeritzaren ganik Akademi Domina nagusia ardiesten du. 1936-ko otsailaren 21ean hiltzen da minbiziaren ondorioz.

Leinua Txaranga
90garren hamarkada hasieratik gora euskal jauzieri buruzko zaletasuna indartuz doa. Beharraren arabera musikari zonbait elkartzen dira eskaera huni nolabait erantzuteko. Herri desberdinetatik etorririk, Serge Labescau-ren gidaritza pean beren gaitasunak batzen dituzte. Holaxen sortzen da LEINUA TXARANGA. Denbora joan arau, musikari gazte andana bat dinamika berezi hortan sartzen da, guttiago trebatuak izanik ere.
Geroztik, astero, Hiriburuko LEINUA TXARANGA-k Euskal Herriko errepertorio arrakastatsuena lantzen du. Orkesta ttipi honek, euskal instrumento tradizionalak (xirula, txanbela, soinu, atabal eta panderoa) gehituz, soinuak eta musikak nahasten ditu.
Gazte izanik ere, ez du arrakasta falta: herriz herri ta lurraldez lurralde dabila, emanaldiak eskainiz ta jendea dantzaraziz. Urtean zehar ospakizun askotan parte hartzen du, hala nola milako bat dantzari biltzen dituen Baionako Dantzazpi famatuan.

Aipatzekoa da jautzien urrats-zerrendak datozela diskoarekin batera datozen orrietan.

1. Mutxikoak
2. Alemanak
3. Lapurtar motxak
4. Hegi
5. Xibandiarrak
6. Moneindarrak
7. Euskaldunak
8. Sorginak
9. Kattalina
10. Lapurtarrak (Baztandarrak)
11. Ainhoarrak
12. Teilagorri
13. Milafrankarrak

Grabaketa: Laguna Studios - Xabi Pery
Zuzendaritza-ekoizpena: Patrick Larralde
Xirula: Sébastien Paulini
Txanbela: Jean Pierre Dumoulin
Atabala: Sébastien Caumon
Xiberoko ttunttuna: Christian Larralde
Tuba: Guy Pelletier
Sasofoia: Fanny Chabay / Jérome Ibarzo
Esku Soinua: Valérie Larregnieste / Stéphane Ibarzo
Urratsak: Patricia Larralde
Eskerrak:
Faustin-en familia
Mixel Aurnague
Roger Goyheneche
Euskal Dantzarien Biltzarra

Argitaletxea: Elkarlanean
CDa: 13 kanta
Baiona, 2001

Dokumentuaren akzioak