Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Argitalpenak Fasioren Mendea: Bonifazio Arandia Uriarte (Igorre, 1909-1987)

Dokumentuaren akzioak

Fasioren Mendea: Bonifazio Arandia Uriarte (Igorre, 1909-1987)

Egilea
Aingeru Berguices
Formatua
Liburua+CD+DVD
Editorea
Aiko taldea
Data
2010/11/30

Bonifazio Arandia, 'Fasio', Igorreko Elexalde auzoan jaio zen soinujolearen inguruko argitalpena da hau. Bere bizitzaz baliatuz Arratia inguruko dantzakeraz, geografiaz, Fasio beraren bizitzaz eta beste hainbat kontu kontatzen dizkigu Aingeru Berguicesek. Lan hau liburu, CD eta DVD batetaz osatuta dago. Hau da, Fasioren mendea.

Lan honen bitartez (liburua+CD+DVD-a), jenteari herri kulturearen alderdi bat hurreratu gura deutsagu; zehatz esanda, filarmonikeagaz eta euskal tradizinoko musikeagaz lotutako alderdia. Hori dala eta, ikerketea erraz ulertuteko moduan eskaini behar izan da, baina horrek ez dau esan gura gaia sakon aztertu ez danik, edota etnomusikologiaren diziplinako erispide akademikoak erabili ez diranik.

Arratiako soinulari ospetsuenetako bat, Bonifazio Arandia Fasio (Igorre, 1909-1987), jaio zaneko ehungarren urteurrena ospatzea izan da lana egiteko atxakia. Deskripzinoak egiteko, ikuspegi progresiboa erabili da, osagai partikularrai gero eta gehiago erreparetan deutsena. Horregaitik, musika-tresna orokorrean aztertu da lehenengo, eta gero denpora, leku eta kultura testuinguru zehatz baten kokatutako persona bateri lotuta jorratu da filarmonikea.

Hagaitik, filarmonikearen bilakaera teknologikoaren historiari erreparau jako lehenengo, Euskal Herriaren mugetatik kanpo pasau zana, baita prozesu hori Euskal Herrian ezartzeko moduari be. Gero, zabalkunde hori tokian-tokian erritmo desbardinean gertatu zanez, Arratiako kultura eta musika egoerak zehatz aztertu dira. Amaitzeko, Bonifazio Arandia Fasioren irudiari heldu jako, musika-tresnaren inguruan izandako gertaera guztiak beragan txertatu eta lotzean diralako.

Modu horretan, ospakizun honetarako bildu eta jaso gura izan diran informazino eta material guztiak esangura izateko besteko narratiba sendoa eraigi dabe. Izan be, aitortu beharrekoa da mundu horrek garrantzi handia daukala: gure kulturearen orainaldia be horren ganean eraigi da eta.

Aiko Taldea


Liburua:

Aurkezpena

1. Filarmonikea: orokorretik partikularrera

1.1. Organologia

1.2. Historia

1.3. Gaiaren nondik norakoak Euskal Herrian

2. Arratia

2.1. Geografia fisikoa, ekonomikoa eta giza geografia

2.2. Kulturea eta musika testuingurua: 19-1950

3. Soinulariaren mundua Arratian

3.0. Sarrerea

3.1. Eskulangileen hastapenak: 1889-1919

3.2. Musikari (industriala): Fasio

3.2.1. Sarrerea

3.2.2. Biografia

3.2.3. Bizimoduaren zertzeladak

3.2.4. Filarmonikak

4. Fasioren musika-errepertorioa

5. Dokumentazino eranskina

5.1. Iturri ikonografikoak

5.1.1. Filmografia

5.1.2. Argazkiak

5.2. Udaleko idatzizko iturriak

5.3. Ahozko iturriak

5.4. Soinu iturriak

5.5. Bibliografia

6. Kredituak


CD-a
Bonifazio Arandia Fasio Mikelen jotzen 1985. urtean.

1.- Lehenengoa

2.- Bigarrena

3.- Fasioren Martxea

4.- Martxea

5.- Baltsa

6.- Lehenengoa

7.- Bigarrena

8.- Martxea

9.- Fasio berbaz

10.- Lehenengoa (Poponena)

11.- Bigarrena (Poponena)

12.- Lehenengoa

13.- Bigarrena

14.- Fasiogaz berbetan. Jon Etxebarri Iturberen grabazioa.

DVD-a

  • Bonifazio Arandia Fasio eta Jose Zurinaga Txato panderojolea etxe aurrean, Agustin Alonso Martinez eta Jabi Santamaria Vadillogaz, 1982. urtean: Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren grabazinoa.
  • Fasio bere etxean joten, 1986-02-17an: Jon Beni Egiguren Apraizen grabazinoa.
  • Fasioren omenaldia 1988-11-13an: Igorreko Udalaren grabazinoa.


Egileak

  • Testua: Aingeru Berguices Jausoro.
  • Euskarazko itzulpena: Arantza Etxebarria Iturrate.
  • Zuzenketak: Begituko Aldizkaria.
  • Diseinua: Iñigo Ordozgoiti Fonseca, LaTapadera creaciones.
  • Aholkulari eta laguntzaile: Joseba Tapia Usabiaga.
  • Mastergintza: Jonan Ordorika Ezkurdia, Mamia Mastering Studio.
  • DVDaren edizinoa: Ignacio Canto Díaz.
  • Inprimategia: Gráficas Valdés.
  • “Fasioren mendea 1909-29”ren antolaketa: Igorreko Udala eta herritarrak.


Audioa

  • Bonifazio Arandia Fasio Mikelen joten 1985. urtean eta beronegaz berbaldia: Jon Etxebarri Iturberen grabazinoa.


Bideoak

  • Bonifazio Arandia Fasio eta Jose Zurinaga Txato panderojolea etxe aurrean, Agustin Alonso Martinez eta Jabi Santamaria Vadillogaz, 1982. urtean: Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren grabazinoa.
  • Fasio bere etxean joten, 1986-02-17an: Jon Beni Egiguren Apraizen grabazinoa.
  • Fasioren omenaldia 1988-11-13an: Igorreko Udalaren grabazinoa.


Argazkiak

  • Aingeru Berguices: 01, 02, 03, 04, 05, 06, 07, 08, 09, 22.
  • Arandia familia: 10, 14, 16, 17, 19.
  • Zurinaga familia: 11, 12.
  • Ezezaguna: 13.
  • La Gaceta del Norte: 15.
  • Jon Etxebarri: 18.
  • Jabi Santamaría: 20.
  • Juan Mari Beltran: 21.
  • Jose Jabier Abasolo “Tiliño”: 23.
  • Gipuzkoako Artxibo Orokorra, Indalezio Ojanguren: 24.

 

Fasioren Mendea: Bonifazio Arandia Uriarte (Igorre, 1909-1987)

Aiko Taldea

Igorre, 2010

L.G.: BI-2096/2010

Karrikirin salgai: eskaera@karrikiri.org

Karrikiri logo berria

 

Dokumentuaren akzioak