Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Argitalpenak Fandango 3 mendetan

Dokumentuaren akzioak

Fandango 3 mendetan

Egilea
Asko
Formatua
CD
Editorea
Ausart Records
Data
2011/01/23

Ausart diskoetxeak fandangoaren historiari buruz egindako argitalpena da hau. Hiru mendetan zehar fandangoak toki askotan izan dituen interpretazio eta aldaerak biltzen ditu. CDarekin batera liburuxka bat dakar, euskaraz eta gaztelaniaz, eta hala dio sarrerako testuak:

Fandangoa, eta berarekin batera doan ariñ-ariña, euskal dantzen artean tipikoenak dira. Baina, hau beti izan da horrela? Badakigu Iberiako beste herrialdeetan, eta Ameriketan ere, fandangoak daudela, ez gureak bezalakoak, jakina, baina... ikus dezagun zer dioten honi buruz adituek, eta historiak ere. Gaur egun hain erabilia den Wikian hau esaten da: "Fandangoaren definizio estandarra zera da: dantzarako herri doinua, mugimendu azkarrekoa eta bikotean dantzatua. Konpasa hirukoitza du, bertsoak zortzi silabakoak, eta askotan kriskitinak erabiltzen ditu, horrek jotarekin antz handia ematen diolarik. Sekuentzia harmoniko beheranzkoa oso tipikoa du, eta barroko garaiko azken alditik ezagutzen den motibo ostinatoa da, (La txikia, Sol nagusia, Fa nagusia eta Mi nagusia).

CD honen prestaketan egin dugunean geure musikariek fandangoa garai ezberdinetan nola tratatu duten ikusi nahi izan dugu. Luigi Boccheriniren fandangoa ere sartu dugu erreferentziatzat, fandango klasiko famatuenetakoa baita.

Fandangoa Mendebaldetik sartu zenaren tesiari jarraituz, ibilbidea, Alejandro Aldeko txistulari berriztarrak interpretatutako zortziko - fandango  eta ariñ-ariñarekin hasten dugu. Ondoren, Boccherinirekin jarraitzen dugu, XVIII.mendeko "areto" fandangoa nolakoa zen ezagutzeko. Aspiazuren "Giga eta Fandangoa" molde klasiko berberean daude konposatuak. XX.mendera salto bat eginez Tomas Garbizurekin topatzen gara. Baliteke, euskal dantza zeremonialetan gehien interesatu zen konposatzaile klasikoa izatea, obrak era eta angulo desberdinetatik tratatu baizituen. Batzuk, "Tiempo de fandango", adibidez, oso modernoak izanik, eta beste batzuk, aldiz, "Fandango boleroa" kasu, modu klasikoan eginak. Erromeria mailan orain gutxi arte iraun dutenak Eibarko eta Gipuzkoako Trikitixa dira. Hauek jotzeko modu bat irudikatzen dute, baina, baita abestea ere. Txistu bandetako errepertorioaren zati handi bat Basurko, Guridi eta Ansorena dira XX.mendeko lehen erdian. Balaguer eta Mastronardi konposatzaile argentinarrek egindako lanak "Saski Naski", Aita Madinak 1940.urtean Buenos Airesen sortutako ikuskizunerako, eginak dira. Luis Urteagaren Biribilketa, erromerietako osagai garrantzitsu bat delako sartu dugu. Azkenik, Erromeria - En la romeria, 2003. urtean Gipuzkoako Goierriko herri batetako plaza batean egindako grabazioa dela esan behar dugu.


  1. Alejandro Aldekoa - Fandango - GOR Diskak, Iruña 1993.

  2. Luigi Bocherini - Del Fandango - C, Sanchez (harpa); S, Gutierrez (gitarra); J, Alonso (kriskitiñak).

  3. Tomas Garbizu - Fandango bolero - P. Gezala (txistua); Mari Koro Saenz (organoa).

  4. Eibarko Trikitixa - Fandango - Migeñ Sagastume eta Toribia Narbaiza. Columbia, 1949.

  5. Basurko - Contrapas y fandango - YOKU TALDEA.
  6. Jesus Guridi - Alborada - YOKU TALDEA.

  7. Azpiazu - Giga y fandango - X. Ugarte; J.M. Anduaga

  8. Ixidro Ansorena - Baserritarra (fandango) - Columbia, 1948.

  9. Tomas Garbizu - Ingurutxo. Tiempo de fandango - Juan Parosa (pianoa).

  10. Francisco Balaguer - Baile de la era. Aristizabal - Barandiaran piano bikotea.

  11. Gipuzkoako Trikitixa - Donostiyako kalean - Columbia, ca, 1942.

  12. Luis Urteaga - Biribilketa - YOKU TALDEA.

  13. Ernesto Mastronardi - Fandango. Aristizabal - Barandiaran piano bikotea.

  14. Erromerian Una romería - Goierriko herri batean grabatua.

 

Askoren artean

Tres siglos de Fandango 3 mendetan

Ausart Records, aArus065

Basque Country, Spain

www.basqueclassics.com

Dokumentuaren akzioak