Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Argitalpenak Euskel Antiqua

Dokumentuaren akzioak

Euskel Antiqua

Egilea
Euskal Barrokensemble - Enrike Solinis
Formatua
CD
Editorea
AliaVox Diversa
Data
2015/05/26

Antzinako euskal musika disko mamitsua argitaratu du Euskal Barrokensemble taldeak. Hainbat urtez Jordi Savallekin jotako Enrike Solinis gitarjolea da taldearen zuzendaria, eta eskarmentu eta dohai handiko musikari talde zabalarekin euskal konpositore klasikoen eta euskal tradizioko doinuak grabatu ditu, tartean hainbat dantza doinu ere. Zuzendaritza, kitarra, laud eta beste hainbat tresna jo dituen Enrike Solinis-ekin batera, Miren Zeberio biolinarekin, Leire Berasaluze, Maika Etxekopar ahotsarekin, Mixel Etxekopar txirula eta ttun-ttunarekin, Sabin Bikandi txistu eta albokarekin, edo Rami Alqhai gambako biolarekin aritu dira besteak beste diskoaren grabaketan. 

Euskel Antiqua lanak, Enrike Solinisen zuzendaritzapean "euskal arteak oinordekotzan utzi digun musika" jasotzen du 23 abestitan, iragan garaietako musika eta literatura gaurko egunera ekarriz. XIV. mendetik izandako artisten lana bildu ditu, Antxieta eta Bizkargi konpositoreak, Etxepare, Lazarraga eta Leizarraga idazleak, eta ahozko tradizioaren ekarpenak uztartuz. Diskoarekin, grabatutako musikaren eta interpreteen inguruko informazioa dakarren liburuska dakar, sei hizkuntzatan idatzia: euskara, gaztelera, frantsesa, ingelesez, katalanez eta italieraz. Batzen dituen abestien artean dantzari lotutako zenbait abesti ere badaude.

Ondoko bideoan Perutxoren kanta ageri da, Juan Inazio Iztuetaren eskariz, Pedro Albeniz-ek transkribatutako doinu zaharretako baten doinua daramana, ehun eta bikoa doinu zaharra hain zuzen ere. 

Euskel Antiqua

1. Kontrapas: 2'27
2. Perutxoren kanta:2'38
3. Sibilaren Profezia / Prophétie de la Sibylle: 3'58
4. Araguaneko petrika: 1'07
5. Janzu Janto: 2'09.
6. Zure begik nekusenean: 0`56
7. Ürrütiko Kantorea 3'57
8. Urruska fandangoa 1'53
9. Izan nüzü Prantzian 2'39
10. Con amores, la mi madre 3'45
11. Cantar de la batalla de Urrejola / Urruxolako Lekaioko Kantorea 1'13.
12. Gaiza Zenduan Lenizanok- Canzona anonimoa 3'35
13. Ternuako porrue 1'34.
14. Acuerdo de Judimendi / Judimendiko Hitzarmena 2'29.
15. Ave Sanctissima Maria, Motette 2'20
16. Koumis - Ezpatadantza 3'47.
17. Hamar manamenduiak 1'33
18. Salve Regina 2'15
19. Sonata en Re 2'41
20. Dianea 0'44
21. Barri Onak Dakart 1'55
22. Bralea 2'35
23. Argizagi ederra 3'35

Musikari eta abeslariak

  • Maika Etxekopar: Ahotsa.
  • Leire Berasaluze: Ahotsa.
  • Mixel Etxekopar: Ahotsa.
  • Miren Zeberio: Biolina.
  • Sabin BIkandi: Alboka eta Txistua.
  • Kiya Tabassian: Sitar-a.
  • Rami Alqhay: Oin Biola.
  • Pablo Martin Caminero: Kontrabaxua
  • Daniel Oyarzabal: Organoa.
  • Daniel Garay, Xabier Leturia, David Chupete: Perkusioa.
  • Daniele Carcovich: Baxua.
  • David Sagastume: Kontra-tenorea.
  • Jesus Garcia Arejuela: Baritonoa.
  • Migel Zeberio, Jose Luis Ferro eta Pedro Aginaga: Koroa.
  • Asier Hernandez Landa, Teresa Lopez de Muniain eta Vicente Gavira: Errezitatzaileak.
  • Enrike Solinis: Zuzendari artistikoa, Lautea, Liorba, Gitarra, Vihuela eta Lavta.

Doinuz doinu

1. Kontrapas: 2'27. Mixel Etxekopar.

  • Doinua: Herrikoa, XV. mendea, Zuberoa / Jatorri mozarabiarra duen doinua, O Gloriosa Domina kantu liturgikoan oinarritua.
  • Hitza: Bernart Etxepare, Linguae Vasconum Primitiae.

2. Perutxoren kanta: 2'38. Leire Berasaluze, Sabin Bikandi, Miren Zeberio, Rami Alqhai, Daniel Garay, Pablo Martin Caminero, Enrike Solinis.

  • Doinua: Herrikoia, XVI. mendea, Iztuetaren kantutegia-n (1826) jasoa.
  • Hitza: Gaspar Gomez, Tercera parte de la tragicomedia de Celestina (1536) (testuaren iturburua: Koldo Mitxelena, Testos arcaicos vascos, Madrid, Minotauro, 1960, 102-103pp., testuaren interpretazioa ere Mitxelenaren hitzetan oinarritua)

3. Sibilaren Profezia / Prophétie de la Sibylle: 3'58. Sabin Bikandi, Daniel Garay Damiele Carnovich, jesus garcia Arejula, David Sagastume, Maika Etxekopar, Enrike Solinis.

  • Doinua: Versus Sibyllae, Mendozan (Araba), XII. medea.
  • Hitza: Joanes etxeberri "Ziburukoa", Noelak (1630-1645), Sibillen profezia Jeneralen Gañean, Abendokotz.


4. Araguaneko petrika: 1'07. Teresa Lopez de Munian, Sabin Bikandi, Daniel Garay, Mixel Etxekopart, Xabier Leturia.

  • Doinua: Pelegria Naiziela, Donejakue Bidean jasotako doinu herrikoia.
  • Hitza: F. Idoate, La brujería en Navarra y sus documentos-en jasoa. Pamplona, CSIC 1978. (Testu honen iturria: Poesía Vasca, Antología bilingüe, Presentación y selección de Patricio Urquizu, Madrid, UNED 2009, 114-115 orrial.)

5. Janzu Janto: 2'09. Leire Berasaluze, Sabin Bikandi, Miren Zeberio, Rami Alqhai, Daniel Garay, Pablo Martin Caminero, Enrike Solinis.

  • Doinua eta hitza: Anonimoa, Cancionero Musical de Palacio-n jasoa (ca. 1500).

6. Zure begik nekusenean: 0`56. Teresa Lopez de Munian, Enrike Solinis.

  • Doinua: Orreagan jasotako antzinako dantza.
  • Hitza: Poema errezitatua, Joan Perez de Lazarragaren Eskuizkributik aukeratua (Madrid, 1567). (testuaren iturburua: Joan Perez de Lazarraga, Dianea & Koplak, Patri Urkizuren edizioa, erein 2004).

7. Ürrütiko Kantorea 3'57. Maika Etxekopar, Pablo Martin Caminero, Enrike Solinis.

  • Doinua eta hitza: Herrikoiak, XVI. mendea, Zuberoan jasoak.


8. Urruska fandangoa 1'53. Enrike Solinis, David Chupete.

  • Doinua: Euskal fandango herrikoia.

9. Izan nüzü Prantzian 2'39. Mixel Etxekopar, Daniele Carnovich, Jesus Garcia Arejula, David Sagastume, Enrike Solinis.

  • Doinua eta hitza: Herrikoiak, Andere ederra.
  • Polifonia: Juan Vazques, Tales ollos como como los vosos (Recopilación de sonetos y villancicos a cuatro y a cinco voces). Sevilla, 1560

10. Con amores, la mi madre 3'45. Leire Berasaluze, Sabin Bikandi, Miren Zeberio, Rami Alqhai, Daniel Garay, Pablo Martin Caminero, Enrike Solinis.

  • Doinua: XV. mendeko dantza herrikoia (Iztuetaren Kantutegia-n jasoa) / Johannes de Antxieta (Azpeitia 1462-1523), Cancionero de Palacio, villancico-a.

11. Cantar de la batalla de Urrejola / Urruxolako Lekaioko Kantorea 1'13. Vicente Gabira, Sabin Bikandi, Miren Zeberio, Rami Alqhai.

  • Doinua: Herrikoia, XVI. mendekoa, Oi Pello Pello.
  • Hitza: J.P. de Lazarraga-k XVI. mendean jasotako kronika (Testuaren iturburua, Koldo Mitxelena, Textos arcaicos vascos pp 70-72).

12. Gaiza Zenduan Lenizanok- Canzona anonimoa 3'35. Maika Etxekopar, Daniele Carnovich, Jesus Garcia Arejula, David Sagastume, Enrike Solinis.

  • Doinua: Mala la Hubisteis Franceses (Cancionero de Sablonara) / XVI. mendeko madrigal anonimoa.
  • Hitza: Herrikoia, J.P. de Lazarragak jasoa. (Testuaren iturburua: Juan Carlos Guerra, Viejos testos de idioma. Los cantaeen antiguos del Euskera. Martin y Mena. Donostia, 1924) / Joanes Etxeberri "Ziburukoa", Noelak (1630-1645), Sibillen Erran Partikularren gainean.

13. Ternuako porrue 1'34. Miren Zeberio, Xabier Leturia, Pablo Martin Caminero, Enrike Solinis.

  • Doinua: Herrikoia. 

14. Acuerdo de Judimendi / Judimendiko Hitzarmena 2'29. Asier Hernandez Landa, Daniel Garay, Migel Zeberio, Jose Luis Ferro, Pedro Aginaga.

  • Doinua: Juduak egotziak zian zirenean hauetako asko Baionan finkatu ziren, eta bertan gaurdaino dirauen sinagoga eraiki zuten. Sinagoga honetako kantutegian antzinako hebreerazko kantu liturgiko hau jasotzen da (Esthah'na séfathay), euskal ondareak jaso duena eta agur egun  euskal kantutegiko kantu ezagunetarikoaren doinua dena, Maitia nun zira.
  • Hitza: Gasteizen XV. mendearen amaieran jasotako hitzarmena / Baionako Sinagogako kantutegian jasotako Esthah'na séfathay.

15. Ave Sanctissima Maria, Motette 2'20. Daniele Carnovich, Jesus Garcia Arejula, David Sagastume, Enrike Solinis.

  • Doinua eta hitzak: Johannes de Antxieta (Azpeitia 1462-1523), Cancionero de Segovia-n bildua.

16. Koumis - Ezpatadantza 3'47. Miren Zeberio, Pablo Martin Caminero, daniel Garay, Xabier Leturia, Enrike Solinis.

  • Jatorri pertsiarra duen dantza, Alfontso X. Jakintsuaren Cantiga batekin uztartua eta Ezpatadantza doinu herrikoiarekin kateatua; Errenazimenduan eman zen Ekialdeko kulturen eta Euskal Herrikoaren bizikidetzaren adierazgarri. Garai hartan Europa guztian eman zen ezaugarri musikal berezietako bat amalgama-erritmoen sorkuntza izan zen, gaur egun ondare kulturalean entzungai dena eta hainbat dantzen sustrai den erritmoa: Jacara, Canario, Ezpatadantza, eta abarrena esaterako.

17. Hamar manamenduiak 1'33. Mixel etxekopar, Daniel Oyarzabal.

  • Doinua: Cum Invocarem, Luis Alberto Gomez (XVI. mendea).
  • Hitza: Bernat Etxepare, Linguae Vasconum Primitiae (1945).


18. Salve Regina 2'15. Enrike Solinis

  • Gonzalo Martinez de Bizkargi (Azkoitia 1460-1529)

19. Sonata en Re 2'41. Enrike Solinis, David Chupete.

  • Mateo Perez de Albeniz (Logroño 1755- Donostia 1831)


20. Dianea 0'44. Asier Hernandez, Pablo Martin Caminero, Enrike Solinis.

  • Joan Perez de Lazarragaren Eskuizkribua (Madrid, 1567), Dianea artzain nobelako zatia.

21. Barri Onak Dakart 1'55. Leire Berasaluze, Sabin Bikandi, Miren Zeberio, Xabier Leturia, Pablo Martin Caminero, Enrike Solinis.

  • Doinua: Romanesca, XVI. mendeko anonimoa.
  • Hitza: J. Perez de Lazarragaren Eskuizkribua (Madrid, 1567), Dianea artzain nobelako zatia.

22. Bralea 2'35. Sabin Bikandi, Miren Zeberio, Daniel Garay, Enrike Solinis, Patxi Laborda.

  • Doinua: Herrikoia, XVI. mendea.

23. Argizagi ederra 3'35. Maika Etxekopar, Daniele Carnovich, Jesus Garcia Arejula, David Sagastume, Enrike Solinis.

  • Doinua eta hitza: Herrikoiak.


Euskel Antiqua

Euskal Barrokensemble - Enrike Solinis.

AliaVox Diversa 2014ko abuztua-azaroa.

Dokumentuaren akzioak