Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Argitalpenak Euskal urratsak

Dokumentuaren akzioak

Euskal urratsak

Egilea
Patxi eta Konpania
Formatua
CD
Editorea
Agorila
Data
2010/06/05

Patxi Perez eta bere taldeak CD berria argitaratu du bere dantza pikoetan erabiltzen dituzten hainbat doinurekin. 17 doinu jaso dituzte CDan fandango eta arin-arinak, jauziak, zortzikoak, kontra-dantzak, eta abar. Grabatutako musikaren inguruan aurkezpen hauxe egin du Patxi Perez-ek CDan:

"Zaila da niretzat gure herriko dantza hau edo harri horretako haren jatorria zehazki ematea. Iberiar penintsula (adb: Fandangoa) eta eruopa iparraldeko eraginak (adb: Polka pik) gure bestetan betidanik agertu dira.

Jean-Michel Guilcher-en esaldi hauek aipa ditzaket ("La tradition de danse en Béarn eta Pays Basque". Edition de la maison des sciences de l'homme): "Izugarri aberatsa den herri arte honen iturrian, besteei mailegatzeko gaitasun argi eta goiztiarra onartu behar da.

Horretaz ohartzeak ez dio deus kentzen euskal ohiduraren zaintzeko botere nabarmen horri, ez eta elementu biziki zaharrak sarrarazten ahal dituela ere. Bakarrik, onartu behar dugu bere baitan duen begiratzeko botere hori, eskuratzeko botere harrigarrirekin batera eraman ahal izan duela".

Niretzat ondokoa da garrantzitsua: hiru belaunaldik segidan praktikatzen duten dantza bat, tradizionala bilakatzen da...

KD hau beraz, erranen dugu euskal dantzekin eraikia da. Beste bat izanen da (2011a) eta hartan "zirkulu, mazurka, etab... aurkituko ditugu.

Dantza on deneri."

Zeze Miege musikariak parte hartze berezia izan du CD honetan, bai interpretazioa eta konponketei dagokienean. Hona diskan bertan Patxi Perez-ek Zeze Miege-ri buruz idatzi dituen lerroak:

"15 urte Dantza Piko eramaten dugula, 15 urte jadanik gure ohituretatik datozkigun dantzak edo beste tokietatatikoak zuekin partekatzen ditudala. 15 urte guk, dantzariek, plazer hau musikariekin partekatzen dugula. Niretzat xantza handia izan da Euskal artista handiekin aritzea: Joseba Tapia, Xabier Leturia, Mixel Ducau, Alaitz Telletxea, Jimmy Arrabit. Hauek, haien ibilbide pertsonalez gain, zuten onena eman dute mukurru beteriko plazak jauzi, fandango etab. dantzatzen ikusteko.

Izen guzi hauek ezagunak dituzkezue ziur aski, baina zerrenda honi, Xavier "Zeze" Miege gehitu behar zaio. Tresna kopuru handi bat jotzen duen artista hau aspaldi honetan sortzaile-konpositore-interpretatzaile gisa ari zaigu, baina beti, kolektibo baten gibelean gordeturik (kolektibo batek babesturik?).

Uztaritzeko Izartxo elkartearen baitan dantza eta musika lehen formakuntza hartu ondoren, 80  hamarkadan, gazte eta gazte ohiak dantzarazten hasten da Izan eta Tturruttak talden baitan. Ondoren, Zapozain sortu duen "Euskal keltiar" rock taldearen urteak dira, talde honetan ere haren artea garatu duelarik.

Ipar Euskal Herriko talde gutik erran dezakete hegoaldean bezainbat iparraldean aritzeko aukera izan dutela, eta gutxiagok oraindik aldi berean frantziar rock eszenatokiko Tryo, Les WAmpas, Massilia Sound System, Soldat Louis, Carlos Nunez, La Polla, Lou Dalfin eta beste hainbat gisa bereko talderekin batera...

Enetako, zinezko ohorea da ene pasioa, gisa horretako artista batekin bizi ahal izatea.

Lerro horiek baliatzen ditut, zuen izneean eta nirean ere, bihotz-bihotzetik eskerrik beroenak adierazteko."

CDaren edukia:

  1. Zetazeta - (Fandango) Zeze Miege
  2. Mendealdetik - (Arin-arin) Zeze Miege
  3. Atharraztarrak - (Jauzi) Etchahun-Iruri, Pierre Espilondo
  4. Agurra- Herrikoia
  5. X - (Baztango zortzikoa) Zeze Miege
  6. Nahas-mako - (Zortzikoa) Herrikoia
  7. Xarratxaga - (Jauzi) Herrikoia, Patxi Perez
  8. Polka pike - Herrikoia
  9. Xoxuarenak - (Jauzi) Herrikoia, Patxi Perez
  10. Lehenbiziko kontradantza - Herrikoia
  11. Bigarren kontradantza - Herrikoia
  12. Hirugarren kontradantza - Herrikoia
  13. Laugarren kontradantza - Herrikoia
  14. Teilarin - (mutil dantza) Herrikoia
  15. Petricot - (Fandango) Zeze Miege
  16. Ilbarritz - (arin-arin) Zeze Miege
  17. Tarentella - (Kalejira) Herrikoia

 

Musikariak

  • Patxi Perez: Txistu, ahotsa
  • Zeze Miege: Txistu, Txirula, Ukulele, Kitarra, Gaita galega, moldaketak
  • Panpi Gerard: Esku Soinu
  • Pat Tetevuide: Kitarra
  • Jimmy Arrabit: Jazpana
  • Julie Mary: Trikitixa
  • Mikel Perez: Arrabit apala
  • Rafael Jolis: Esku Soinu
  • Elixabet Dufourg: Panderoa, Ttun-ttun

 

Patxi eta Konpania

Euskal Urratsak

Agorila , 2010

Dokumentuaren akzioak