Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Argitalpenak Euskal Dantza

Dokumentuaren akzioak

Euskal Dantza

Tokian tokiko dantza tradizionalekin hasi eta abangoardiako antzerki fisikoraino, euskal dantzek nortasun bereziko eskaintza zabala dute. Euskal dantzen ikuspegi orokor hori jaso du Oier Araolazak idatzi eta Etxepare Institutuak argitaratutako Euskal Dantza liburuxkak.
Egilea
Oier Araolaza Arrieta
Formatua
Liburua
Editorea
Etxepare Euskal Institutua
Data
2021/03/01

Euskal Dantza liburuaren bigarren edizioa da honakoa. Etxepare Euskal Institutuak hamabi kultur adierazpideri eskainitako bilduma sustatu zuen duela zortzi urte, eta, orain, bildumako lanen edizio berrituak plazaratzen ari dira. Dantzari buruzko lan honetan euskaldunon gorputz hizkuntza, euskal dantza da ardatz nagusia. "Egungo euskal dantzariak koreografia-ondare aberatsa eta sorkuntzarako dantza-lengoaia garaikidea eskura" dituela adierazi du Araolazak liburuan.

Neguko festetako eta inauterietako dantza tradizioekin hasi eta udako ezpata-dantzak eta trokeo-dantzetaraino, urtaro guztietan han hemen dantzatzen diren soka-dantzak eta aurreskuak ahaztu gabe, euskal dantzaren forma eta funtzioei begiratzen die lanak, baina horiek gorpuzten dituzten talde eta protagonistei ere.

Liburua online eskuratu daiteke (pdf) hiru hizkuntza aukerarekin, euskarazko testu nagusia dute guztiek eta ingeles, frantses eta gaztelerazko itzulpenak dituzten aldaerak hautatu daitezke:

 

Atalak

  • Euskal dantza, euskaldunon gorputz-hizkuntza
  • "Pas de basque"
  • Neguko festak, inauteriak dantzan
  • Negua joan, uda etorri, eta dantzan berriz
  • Dantza tradizionalaren loraldia
  • Dantzaldi gidatuak eta dantzazaleak
  • Euskal dantzarien diaspora
  • Dantza-maitaleak
  • Sortzaile-glokalak
  • Dantza-egutegia
  • Bibliografia laburra

 

Fitxa

  • Euskal Kultura Saialaren edizioa: Etxepare Institutua
  • Testua: Oier Araolaza Arrieta CC-BY-SA
  • Itzulpenak: Cameron Watson (eng), Joana Pochelu (fr) eta Ibon Plazaola (es)
  • Edizioa: Miriam Luki Albisua
  • Maketazioa: Infotres
  • Diseinua: Mito.eus
  • Azaleko argazkia: Ekaitz Zilarmendi

 

Euskal Dantza

Oier Araolaza Arrieta
Etxepare Institutua, 2021

Dokumentuaren akzioak