Dokumentuaren akzioak
Eresoinka. Embajada cultural vasca 1937-1939
- Egilea
- Jose Antonio Arana Martija
- Formatua
- Liburua
- Editorea
- Eusko Jaurlaritza
- Data
- 1990/10/01
Espainiako Gerra Zibilean Euskal Herriko hainbat txokotako dantzari, kantari eta musikariak deitu eta Saran batu zituen Eusko Jaurlaritzak. 1937an, Gabriel de Olaizola artistaren zuzendaritzapean sortu zen taldea. Saran lanean aritu ziren hilabete batzuetan, gero prestatutako ikuskizunez baliatuz Europan zehar Euskal Herrian gertatzen ari zenaren berri emateko.
Frantzia, Belgika, Holanda eta Ingalaterran, ehun emanalditik gora eman zituzten 1937ko iraila eta 1939ko ekaina bitartean. Euskal kultura erakutsi eta propaganda elementu bezala erabili zuen Agirre lehendakariaren gobernuak Eresoinka taldea.
Musika eta dantza alorrean ongi trebatutako lan-taldea aritu zen Eresoinka antolatu eta zuzentzen. Gabriel Olaizola musikaria, Jesus Luisa Esnaola dantzaria edo Manuel de la Sota idazlea. Parisen egin zuen lehen agerraldia Eresoinkak 1937ko azaroaren 20an. 1939ra arte aritu ziren ikuskizunak eskaintzen, 1939an, gerra galduta, bertan behera gelditu zen taldea.
Aurkibidea
- Aurkezpena
- kapitulua: Un pueblo que canta y baila
- kapitulua: Antecedentes inmediatos
- kapitulua: El alma vasca en peligro
- kapitulua: Fe y esperanza
- kapitulua: La semilla enterrada. Catalogo general de Eresoinka
- kapitulua: La hoja de roble
- kapitulua: Por los caminos de Europa
- kapitulua: Primavera en Paris
- kapitulua: Solsticio en Londres
- kapitulua: De nuevo en Euskal Herria
- kapitulua: Un otoño en calma
- kapitulua: Pascua Florida
- kapitulua: Misión cumplida
- Epilogoa
- Eresoinakren emanaldien kronologia
- Bibliografia
Fitxa
- Egilea: Jose Antonio Arana Martija
- Edizioa: Eusko Jaurlaritza
- Diseinua eta Maketa: Migel Gonzalez de San Roman
- Hizkuntza: GAztelera
- Orriak: 266
- ISBN: 84-7542-321-1
- Lehenengo edizioa: 1986ko urria
Eresoinka. Enbajada cultural vasca 1937-1939
Jose Antonio Arana Martija
Bilbo, 1986
Dokumentuaren akzioak