Dokumentuaren akzioak
Godalet: XVII. eta XVIII. mendeko euskal kanta eta dantza
- Egilea
- Ensemble Diatessaron
- Formatua
- CD
- Editorea
- Ensemble Diatessaron
- Data
- 2016/12/19
Dantzarako doinu ezagun ugari aurkituko ditugu antzinako musika eta herri-doinuak uztartzen dituen diska honetan. Txistu, txirula ala atabalak biolin, gitarra eta tiorba barrokoarekin batera ari dira diska honetan. Hainbat kantu ezagunekin batera, Euskal Herriko tokiko dantza askoren melodiak grabatu zituzten Igartubeiti baserrian zuzenean, tartean Zuberoako Maskaradetako godalet-dantza, diskari izena ematen diona. Egileen arabera, eta Aita Donostiaren hitzetan: “… askotan, baliabide gehiegirik gabe, aitzitik, landu gabeko bitarteko gutxi batzuk erabilita, arte handiak, ezin konta ahala elementu izanda ere, lortu ezingo lukeena lortzeko gai da arte herrikoia”.
Edukiak
- Alboradetako sonua-bukaera
- Atte ttun-ttun
- Esku aldatzeko soinua
- Bizkai dantza
- Amonatxo
- Arranoak bortietan
- Txakolin
- Txori erresinola
- Ezkon berriak lotaratzeko soinua
- Tantiru maio
- Erreginetan
- Grande chanson de St. Jacques
- Arantzazuko kanta zaharra
- Pelegria naizela
- Sagar dantza
- Iruten ari nuzu
- Haurra eizu lo lo
- Godalet dantza-dragonne
- Iturengo arotza
- Ormatxulo
- Euskal fandangoa
- Folías y más folías
- Aldapeko
Musikariak
- Maite Larburu: ahotsa, biolin barrokoa, shruti box, txintxarriak
- Juantxo Vega: txistu, txirula, flauta eztiak
- Rafael Bonavita: tiorba, gitarra barrokoa
- Elena Murguia: viola da gamba baxua eta viola da gamba sopranoa
- Joxean Pascual: espineta
- Agustin Laskurain: perkusioa
Moldaketak: Juantxo Vega
Zuzendarita: Elena Murguia
Godalet: XVII eta XVIII mendeko euskal kanta eta dantzak
2016ko urriaren 1ean Igartubeiti baserrian zuzeneko grabaketa.
Ensemble Diatessaron, 2016
Lege gordailua: BI-1583-2016
Dokumentuaren akzioak