Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Argitalpenak Elgoibarko Nazioarteko Folklore Jaialdiaren 25. urteurrena

Dokumentuaren akzioak

Elgoibarko Nazioarteko Folklore Jaialdiaren 25. urteurrena

Egilea
Haritz Euskal Dantzari Taldea
Formatua
Liburua
Editorea
Haritz Euskal Dantzari Taldea
Data
2013/01/10

Haritz Euskal Dantzari Taldeak eta Elgoibarko Udalak antolatzen duten Elgoibarko Nazioarteko Folklore Jaialdiak 25 edizio egin ditu 2011an eta mende laurdeneko ibilbidea gogoan, jaialdi guzti horietako oroitzapenak, testigantzak, bitxikeriak, parte hartu duten talde, norbanako eta laguntzaileen ekarpenak eta beste hainbat kontu biltzen dituen liburua prestatu dute.

1986an abiatu zen Elgoibarko Nazioarteko Folklore Jaialdia, Portugaleteko Elai Alai taldearen laguntzarekin. Liburuan Alfredo Etxeberria Elgoibarko alkatea, Jose Ignacio Sarasua EMUDAFEko presidentea, Jon Lizarralde Haritz-eko zuzendari ohia, Gaizki Benguria Elai Alai Kultur Elkarteko Elkarteburua eta Juan Antonio Urbeltzen agurrak biltzen ditu, eta ondoren, jaialdiz jaialdiko errepaso zabal bat, protagonisten oroitzepenekin.

Elgoibarko Nazioarteko Folklore Jaialdiaren 25. urteurrena

Haritz Euskal Dantzari Taldea
Elgoibar, 2011

Dokumentuaren akzioak