Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Argitalpenak El Paloteado de Cortes

Dokumentuaren akzioak

El Paloteado de Cortes

Egilea
Eugenio Monesma
Formatua
DVD
Editorea
Pyrene P.V.
Data
2014/02/03

Irailaren 29an, San Migel egunez, Cortes-en ospatzen den paloteadoaren inguruko 90 minutuko dokumentala burutu du Eugenio Monesmaren Pyrene ekoiztetxeak Julio Caro Baroja Nafarroako Museo Etnologikoaren enkarguz. Antzerkia, bertso errezitatuak eta dantza biltzen dituen ikuskizun eszeniko tradizional honen berri ematen du DVDak.

Nafarroako Erriberan, hainbat paloteado egiten ziren XIX. mende bukaeran eta XX. mende  hasieran, baina denak bertan behera geratzen joan ziren, eta bakarrak iraun zuen, Cortes-ekoak. Ikertzaileen iritziz garai berrietara egokitu eta eguneratu izanak lagundu zuen Cortes-eko paloteadoari besteak bezala ez galtzen. Adibidez, 1956an emakumeak dantzan parte hartzen hasi ziren. 

Dokumentalean Alfredo Asiain Ansorena eta Mikel Aranburu Urtasun adituen ekarpenak jasotzen dira.

El Paloteado de Cortes

Dokumentuaren akzioak