Dokumentuaren akzioak
Dultzaina Gipuzkoan, XX. mendeko Gipuzkoako dultzaineroen musika
- Egilea
- Juan Mari Beltran Aiñena
- Formatua
- Liburua, CD
- Editorea
- Juan Mari Beltran Aiñena
- Data
- 2018/01/02
Herri Musikaren Bildumako CD-liburu formatuan egindako argitalpen honetan Gipuzkoako dultzainero zaharrei 1971 eta 2004 urteen artean egindako hots-grabazioz osatutako 52 piezako bilduma aurkezten da. CD-liburu honetarako aukeratutako errepertorioa 1971 eta 2004 artean egindako grabazioetatik hartu da. Gipuzkoako dultzainero haien doinu bildumaren aukeraketa adierazgarria lortu nahian, ahal den eta errepertorio zabalena osatzeko ahalegina egin da. Gipuzkoako eskualdeak eta errepertorioan agertzen diren pieza eta dantza-moten presentzia aukeratutako zerrendan islatzen saiatu dira. Horrela, Urola aldeko Monttetarren 26 pieza, Usurbilgo Sagarna-Sagardia bikotearen 13, Errezildar jatorria zuten Agirretxetarren 8 eta Orioko Peñaren 5 pieza sartu ditugu. Pieza edo dantza moten alderditik honako aukeraketa egin da: 14 martxa, 12 fandango, 12 arin-arin, 2 jota, 3 porrusalda, 4 bals, 2 pasodoble eta bestelako 3 bildu dira. Zalantzarik gabe CD honen bitartez gipuzkoar dultzainero haien musika ezagutzeko, ulertzeko, gozatzeko eta ikasteko aukera paregabea eskaintzen da.
Fitxa
Bilduma: Herri Musika Bilduma
Egilea: Juan Mari Beltran Aiñena
Grabazio eta edizio teknikaria: Jabier Inazio Larraioz
Diseinua: Orkatz Arbelaitz Olaziregi
Argitaletxea: Soinuenea Fundazioa
Lege gordaiulua: SS-1351-2015
Urtea: 2015
Dultzaina Gipuzkoan, XX. mendeko Gipuzkoako dultzaineroen musika
Juan Mari Beltran Aiñena, 2015
SS-1351-2015
Dokumentuaren akzioak