Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Argitalpenak Dantzariak 70

Dokumentuaren akzioak

Dantzariak 70

Iñaki Irigoieni elkarrizketa, XVI. mendeari eskainitako bloke tematikoa, makila-dantza eta makila-jokoen bat-etortzeak edota Txistulari eta Dantzariak aldizkarien memoriak jaso ditu Dantzariak aldizkariaren 70. zenbakiak, besteak beste.
Egilea
EDB
Formatua
Aldizkaria
Editorea
EDB
Data
2025/12/02

XVI. mendeari eskainitako bloke tematikoa nabarmentzen da ale honetako ikerketen atalean. Orduko antzerki, dantza eta jantziei erreparatu die Josu Larrinagak "Teatro, danza e indumentaria en el siglo XVI" artikuluan. Pablo A. Martin Bosch "Aritz"ek, berriz, XVI. mendeko testuinguru sozial, politikoan izan ziren aldaketak eta dantza tradizionaletan izan zuten eragina azaldu du. Tartean, esgrima eta dantza kontuak, garaian esgrimako hainbat maisuk beren artea erakusten zuten irudiak argitaratzen hasi baitziren; irudi horietako askok Durangaldeko ezpata jokoetako mugimenduen oso antzekoak erakusten dituzte. Bide horretatik, "Makil-dantzak eta makil-jokoa, ba al dago bateratasunik?" artikulua idatzi du Jose I. Ganboa Landak. Makilekin borrokatuz egin izan den eskrima mota eta euskal makila-dantzen arteko antzekotasunak aztertzen ditu.

Durangaldetik urrundu gabe, baina mende bat beranduagoko kontuak dakartza Koldo Ulibarrik; "Lezamiz y las danzas de Bizkaia del siglo XVII" lanean Durangoko Jose de Lezamizek 1699an Mexikon idatzi zuen liburuan Bizkaiko dantzen inguruan ematen dituen lekukotasunak, hain zuzen ere. Jose Alfonso Antequerak Juan Inazio Iztuetaren lanean Zamakolatarrek izan zuten eraginaren inguruko ekarpen dokumentalak jaso ditu; dantza-elementu nabarmenak eta haiek argitaratutako lanetan adierazitakoaren araberako albisteak eta garaiko hainbat idazki bildu ditu "Iztueta, Zamacolas, noticiarios de danza" artikuluan. Sandra Iraizozek Iñaki Irigoien dantzari, dantza-maisu eta ikertzailea elkarrizketatu du eta Dantzariak eta Txistulariak aldizkarien inguruko memoriak bildu ditu. Aipaturiko elkarrizketa, artikulu eta ikerketa-lanekin batera kronika, dantza taldeen urteurrenak, dantza argitalpenak eta bitxikeriak ere jaso dira 70. zenbaki honetan.

Zenbaki honen argitalpenarekin EDBk aldizkariaren zuzendari aldaketaren berri ere eman du. Pablo A. Martin Bosch "Aritz"ek hartu du hamaika urtez proiektuaren buru izan den Josu Larrinagaren lekukoa.

Aurkibidea

  • Agurra / Pedro Romeo Lizarraga
  • Editoriala / Pablo A. Martin Bosch ("Aritz")
  • Gazteen dantza topaketak 2025
  • Gaztemundu 2024: EDBren eskutik, dantza bizirik diasporan
  • Euskal Herriko Dantzari Eguna 2025
  • Agintzari: Medio siglo de danza y cultura vasca
  • Sustraiak, Legazpi
  • Zugaitza dantza taldea de Santurtzi
  • Iñaki Irigoienekin hizketan / Sandra Iraizoz
  • Dantzariak eta txistulari: Bi aldizkari, memoriarako eta jarraipenerako bokazio bera / Sandra Iraizoz
  • Teatro, danza e indumentaria en el siglo XVI / Josu Larrinaga Zugadi
  • El siglo XVI, al que robaron 10 días / Pablo A. Martin Bosch ("Aritz")
  • Iztueta, Zamacolas, noticiarios de danza / José Alfonso Antequera Chávez
  • Makil-dantzak eta makil-jokoa, ba al dago bateratasunik? / Jose I. Ganboa Landa
  • Lezamiz y las danzas de Bizkaia del siglo XVII / Koldo Ulibarri Orueta
  • Soka-tira de Tokashiki, Okinawa en Japón / Taketani Kazuyuki
  • Argitalpenak / Emilio Xabier Dueñas
  • Terpsícore; brokel dantza (1840) / José Alfonso Antequera Chávez

 

Fitxa

  • Zuzendaria: Pablo A. Martin Bosch ("Aritz")
  • Erredakzio batzordea: José Patricio Aldama, José Alfonso Antequera, Josu Larrinaga Zugadi, Pedro Romeo Lizarraga
  • Maketazioa: Vabeka
  • Azalaren argazkia: Josu Larrinaga Zugadi
  • Inprimaketa: Gráficas Irudi
  • Argitaletxea: Euskal Dantzarien Biltzarra
  • Lege gordailua: LG BI 1152-2024
  • Urtea: 2025

 

Dantzariak 70

Euskal Dantzarien Biltzarra, Bilbo, 2025

Dokumentuaren akzioak